Reala nagusi izan da Almeriaren aurka (0-2) eta sendo jarraitzen du Txapeldunen Ligako postuetan
Realak irabazi egin dio Almeriari (0-2) igande honetan (urtarrilak 8) Juegos del Mediterraneo estadioan jokatu duen Santander Ligako 16. jardunaldiko partida. Ondorioz, talde txuri-urdinak sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du, Txapeldunen Ligarako postuetan, 32 punturekin.
Lehen zatia parekatua eta abagune gutxikoa izan da. Reala izan da baloiaren jabe, eta talde txuri-urdina egon da gola sartzetik gertuen. Neurketako 14. minutuan Fernando Almeriako atezainak baloia oparitu dio Kubori, baina japoniarraren errematea kanpora joan da.
Ondoren, 32. minutura arte itxaron behar izan dute ikusleek norgehiagokako bigarren abagunea ikusteko, eta hori ere Realaren aldekoa izan da; Merinok erdiraketa ona egin, eta Illarramendiren errematea kanpora joan da.
Almeria aurkariari min egiten saiatu da kontraerasoen bidez, baina txuri-urdinek ez diote aukerarik eman. Atsedenaldira iritsi aurretik, Remiro atezainak baloia aldendu behar izan du Ramazaniri errematea egiteko aukera eragozteko.
Atsedenaldia bikain etorri zaio Realari, bigarren zatiko bigarren minutuan gola sartu baitu; Kubo area barruan sartu da, pasea eman du atzera, eta David Silvak 0-1ekoa jarri du markagailuan, Fernando atezaina gaindituta.
Gola jasotzeak min egin dio Almeriari, eta Reala jaun eta jabe izan da. Gauzak horrela, 53. minutuan, txuri-urdinek bigarren gola erdietsi dute; oraingoan, Sorloth izan da golegilea (0-2), Mikel Merinoren pase bikaina jaso eta baloia aurkariaren ate barruan sartuta.
Garaipena bideratuta utzi du Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak. Ondoren, txuri-urdinek kontrolpean izan dute lehia. Almeria ezinean ibili da. Etxeko taldeak 81. minutuan izan du bere lehen abagunea, baina Portilloren jaurtiketa kanpora joan da. Bi minutu beranduago, gola sartzeko aukera bikoitza izan du Realak; Oyarzabalen errematea, ordea, Fernandok desbideratu du, eta, jarraian, Almeriako atezainak Donostiako taldearen gola saihestu du Robert Navarroren jaurtiketa geldituta.
Partida amaitu aurretik, 90. minutuan, Almeriak desabantaila murrizteko aukera izan du, baina Babicen errematea ez du aurkariaren atea aurkitu.
Amaieran, Realak poltsikoratu ditu hiru puntuak (0-2).
Fitxa teknikoa:
0 - Almeria: Fernando Martinez; Mendes (Pozo, 74. min), Ely, Babic, Akieme; Robertone (Portillo, 65. min), Gonzalo Melero, Cesar de la Hoz; Luis Suarez (Embarba, 55. min), El Bilal Toure (Dyego Sousa, 65. min), Ramazani (Lazaro Vinicius, 65. min).
2 - Reala: Remiro; Elustondo, Zubeldia, Le Normand, Diego Rico; David Silva (Robert Navarro, 81. min), Illarramendi (Guevara, 81. min), Zubimendi, Mikel Merino (Oyarzabal, 70. min); Sorloth (Martin, 85. min), Take Kubo (Marin, 70. min).
Golak: 0-1, 47. min: David Silva. 0-2, 53. min: Sörloth.
Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia atera dio Babic (90. min) Almeriako jokalariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Realaren zaleek talde txuri-urdinaren autobusari harrera eginen diote, asteazkenean, Kopako derbiaren aurretik
Rino Matarazzoren taldearen autobusak realzaleen animoak jasoko ditu, 19:00etatik aurrera, Anoeta hotelean hasita.
Matarazzok taldea "gogotsu" dagoela azpimarratu du, Athleticen aurkako partidari begira
Realak eta Athleticek asteazken honetan jokatuko dute Errege Kopako finalaurrekoetako itzuliko partida, Donostian. Matarazzok prentsaurrekoa eman du gaur, neurketa nola ikusten duen azaltzeko.
Anoetaren ondoan eginen den topagunean asteazken arratsaldeko giroa bizituko dute zaleek, Kopako finalerdietako derbian
Realak topagune bat antolatu du, eta zuzeneko musika eta food truckak izanen dira horretan. Gainera, talde txuri-urdinaren zaleek mosaiko handi bat osatuko dute estadioaren barnean, Realaren eta Athleticen jokalariak zelaira ateratzen direnean.
Jon Martin: "Hutsean berdinduta joango bagina bezala jokatu behar dugu neurketa"
Atzelari txuri-urdina "baikor" azaldu da Athleticen kontrako norgehiagokaren atarian. "San Mamesen partida osoa egin genuen, eta konfiantzarekin gaude", azpimarratu du. "Oso pozik nago nire lanarekin, baina gauza asko hobetu behar ditut", gaineratu du.
Deporrek luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse (2-3)
Astiazaran eta Ochieng jokalarien golekin markagailua irauli arren, Mikel Rodriguezen kanporaketak Zubietako partidaren azken minutuak baldintzatu ditu.
Zubeldia: "Oso garrantzitsua zen sentsazio onekin bukatzea"
Realeko jokalariak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 26. jardunaldian.
Reala garaile Mallorcan Europara gerturatzeko (0-1)
Carlos Solerrek lehen zatian sartutako golak 3 puntu eman dizkie txuri-urdinei, eta, bide batez, Europako postuetara gerturatu ditu.
Matarazzo: "Baikor nago, bihar neurketa ona egingo dugula uste dut"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Partida garrantzitsua izateaz gain, asteazkeneko partida prestatzeko ere balioko duela esan du.
Alazne Estensorok 2028ra arte berritu du Realarekin
19 urteko atezain lazkaotarrak Moeve F Ligan egin du debuta denboraldi honetan, talde txuri-urdinarekin.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.