Victor Muñozek lesioa du soleoan eta aste batzuk bajan emango ditu
Sasoi onean zegoen hegalekoak ezkerreko hankako soleoan gihar-lesio bat dauka. Osasunak ez du zehaztu jokalariak zelaietatik kanpo zenbat emanen duen.
Victor Muñoz, Osasunaren jokalaria. Argazkia: Europa Press.
Victor Muñoz Osasunako jokalariak lesioa dauka soleoan, talde nafarrak asteazken honetan jakinarazi duenaren arabera, eta aste batzuk bajan izanen da. Sasoi onean zegoen hegalekoak ezkerreko hankako soleoan gihar-lesio bat dauka. Osasunak ez du zehaztu jokalariak zelaietatik kanpo zenbat denbora emanen duen. EA Sports Ligako bost jardunaldi geratzen dira, eta Munduko Txapelketa hasteko, lau aste baino zertxobait gehiago.
Ustekabe itzela da talderako. Izan ere, hegalekoa, bere abiadurarekin aurkarien defentsak hausteko eta gol eta asistentziak egiteko duen trebetasunari esker plantillako jokalari garrantzitsuenetakoaizan da denboraldian zehar.
Victor Muñozez gain, Aimar Orozek eta Javi Galanek erez ez dute entrenamendua egin asteazken honetan; Galanek, arrazoi pertsonalengatik.