EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak aurpegia eman du Bartzelonaren aurka, baina porrota jaso du Sadarren (1-2)

Gorritxoek aurkariaren area mehatxatu dute,  batez ere Budimirrekin, baina balantza Bartzelonaren alde erori da azken minutuetan.

Osasuna-Barcelona
Budimirren gol aukera bat.

Osasunak 1-2 galdu du Bartzelonaren aurka larunbat honetan Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidan.

Lehen hurbilketa 6. minutuan egin dute gorritxoek. Budimir Canceloren aurrera heldu da, atzelariak zapaldu egin du, aurrelaria lurrera erori da eta penaltia eskatu dute. Hala ere, epaileak ez du ezer adierazi. Geroxeago, Morok erdiraketa ona jarri dio Budimirri, baina Gerard Martin aurreratu zaio jaurtiketa desbideratzeko.

Bartzelonak, bere aldetik, Lewandowskiren oinetan izan du lehen aukera argia. Jokaldi on baten ostean, gora joan zaio jaurtiketa poloniarrari.

Budimir amesgaiztoa izan da Bartzelonaren defentsarentzat, eta ordu erdia bete ostean, aukera bikoitza izan du: lehenengoan, bakarrik heldu da area barrura, eta baloia jaurtitzea lortu du, baina zutoina jo du. Ia jarraian, areaz kanpotik saiatu da, baina Joan Garciak geldiketa aparta egin dio.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Catenak Olmoren gola eragotzi du. Osasunak ere aukera bikoitza izan du, Joan Garciak gelditutako Ruben Garciaren jaurtiketarekin eta kanpora joan den erremate batekin.

Dena den, Bartzelonaren nagusitasuna nabaria izan da baloiaren jabetzan, eta arrisku gehiago sortu du. Hala, 81. minutuan, Lewandowskik Rashforden erdiraketa aprobetxatu du markagailua mugitzeko (0-1).

Gainera, ia jarraian, Ferminek pase on bat bidali dio areara Ferrani, eta aurrelariak gola egin du, (0-2).

Osasunak ez du amore eman, eta luzapenera heldu baino lehen, Raul Garcia de Harok buruz bikain errematatu du aldea murrizteko (1-2).

Azken minutuak oso biziak izan dira eta Osasunak berdinketa bilatu du, baina ez du lortu, eta, ondorioz, ezin izan du punturik batu etxean.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X