TAXOARE

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herrandok 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin, 20 milioiko etete-klausularekin

24 urterekin, nafarrak 65 partida ofizial jokatu ditu jada lehen talde gorritxoarekin. Kontratua 2027an amaitzen zitzaion.

Jorge Herrando Osasuna

Jorge Herrando. Argazkia: Europa Press

Osasunak eta Jorge Herrando futbolariak 2030eko ekainaren 30era arte luzatu dute euren arteko lotura, talde gorritxoak ohar batean aurreratu duenez. 24 urterekin, nafarrak 65 partida ofizial jokatu ditu jada talde iruindarrarekin.

Horrela, talde gorritxoak eta jokalariak aurreko kontratuan aurreikusitakoa baino hiru denboraldi gehiagoz luzatu dute euren konpromisoa, 2027an bukatzen baitzen.

Harrobiko jokalariaren etete-klausula 20 milioi eurokoa izango da. Ostegun honetan, 12:30ean, prentsaurrekoa eskainiko du jokalariak, Braulio Vazquez kirol zuzendariarekin batera.

Jorge Herrando Oroz (2001eko otsailaren 28a; Campanas, Nafarroa) Osasunako harrobian sartu zen kadete mailan, bere Luis Amigo ikastetxeko taldetik.

Taxoaren mailak igo eta Osasuna Promesasera iritsi zen. Gorritxoen bigarren taldean 94 partida jokatu zituen. Lehen taldearekin debuta egin zuen Tomaresen aurkako Errege Kopako kanporaketa batean, La Cartujan, eta, ondoren, bere formazioarekin jarraitu zuen, Union Deportiva Logroñesen, utzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X