“Merkatura joateko dirua daukagu”, adierazi du Braulio Vazquezek
Taldea neguko merkatuko uztan indarberritzeko lanean ari dela baieztatu du Osasunaren kirol zuzendariak, hala ere, onartu du gaur egungo merkatua konplexua dela.
Braulio Vazquez, Osasunaren kirol zuzendaria. Irudia: EITB
“Merkatura joateko dirua daukagu”, adierazi du Braulio Vazquez Osasunaren kirol zuzendariak. Taldea neguko merkatuko uztarekin indarberritzeko lanean ari dela baieztatu du, hala ere, onartu du gaur egungo merkatua konplexua dela, adibide eta guzti: “Erdiko atzelari bat oso aurreratuta genuen, dena itxita, baina mutil hori jokatzen hasi zen eta oso ongi ari da; orain fitxaketa egitea ezinezkoa izanen da”, azaldu du Brauliok.
Beste alde batetik, lehen mailan jarraitzeak izango duen izugarrizko zailtasuna aitortu du ere Nafarroako taldearen kirol zuzendariak, Iñigo Perezek, Rayo Vallecanoren entrenatzailea, errandako hitzak errepikatuz: “Edozer emango nuke azken jardunaldiko azken minutuan salbatzeko, aurten oso zaila izango baita”.
Zentzu horretan, Vazquezek zorrotz hitz egin du, zuzeneko aurkarien indar ekonomikoa seinalatuz, horietako anitz inbertsio funtsen esku daude eta, Osasunak heldu ezin dituen “kapitalaren zabalkuntzak” egiten dituztelako.
Mugak muga, Osasunak bermeekin joko du merkatura. “Salmenta garrantzitsu bat egin dugu (Areso) eta merkatura joateko dirua daukagu”, berretsi du Brauliok.
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.