Eibar
2024/01/05 - 15:39
Yerai Martin: ''Athletic aurkari gogorra izango da''
Athleticek eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute igandean Lezaman, F Ligako 13. jardunaldian. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 12:00etatik aurrera.
2023/12/29 - 14:49
Kenni Thompsonek Eibar taldeko jokalari izateari utzi dio, kontratua eten ostean
Kluba eta jokalaria ados jarri dira bi aldeak 2024ko ekainaren 30era arte lotzen zituen kontratua eteteko. Hala, bada, erdilari afrikarrak talde armagineko jokalari izateari utzi dio.
2023/12/21 - 10:27
Eibarrek bana berdindu du Sportingen kontra, eta zuzeneko igoera postuetatik aldendu da
Armaginak azken unera arte saiatu diren arren, ez dute Sporting mendean hartzea lortu, erritmo biziko partida batean.
2023/12/17 - 18:13
Eibarrek porrota jaso du Alcorconen aurka (1-0)
Talde armaginak 1-0 galdu du Alcorconen aurka, Hypermotion Ligako 20. jardunaldiko partida. Eibarren nagusitasuna argia izan da, baina armaginen defentsan lehenengo minutuetan egindako akats larri batek Chikiren gola ekarri du, partidako bakarra.
2023/12/16 - 21:54
Bigarren zati onak eman dio garaipena Eibarri Betisen aurka (3-2)
Gipuzkoako taldeak garaipena eta hiru puntuak lortu ditu Ipuruan, Aranaren, Alvarezen eta Pizarroren golei esker. Lehen zatia parekatua izan da, baina bigarrena armaginen esku egon da.
2023/12/10 - 22:27
Eibarrek 2-2 berdindu Andorrarekin, 60. minututik jokalari bat gutxiagorekin egonda
Talde armaginak berdindu egin du (2-2) Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 19. jardunaldiko partida. Sergio Alvarezek bigarren txartel horia ikusi du 60. minutuan eta bat gutxiagorekin utzi du bere taldea.
2023/12/09 - 21:38
Eibarrek 5 eta 0 galdu du Barçaren aurka, lehen zatian golik jaso ez duen arren
Armaginek porrot egin dute F Ligako 11. jardunaldiko norgehiagokan. Lehen zatia golik gabe berdinduta amaitu da, 0-0, baina Bartzelonak bost gol sartu ditu bigarren zatian.
2023/12/08 - 14:13
Melillaren eta Eibarren arteko Errege Kopako partidaren laburpena
Eibarrek Melilla kanporatu du 2023-24 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketan, eta, horrenbestez, txapelketako final hamaseirenetarako sailkatu da. Joseba Etxeberriaren gizonek penalti jaurtiketetan lortu dute sailkatzea.
2023/12/08 - 00:50
Eibarrek penaltietan kanporatu du Melilla, eta Kopako final hamaseirenetan sartu da
Quiquek, 54. minutuan, penaltiz, etxeko taldearen gola berdindu du. Penaltietan, Corpasek, Quiquek berak, Tejerok eta Tronchok ez dute huts egin, eta Melillak, aldiz, bakarra sartu du. Yoel atezaina ondo aritu da.
2023/12/05 - 00:14
Luzapenean jasotako golak punturik gabe utzi du Eibar, Vila-real B taldearen etxean (1-0)
Armaginak 10 jokalarirekin aritu dira 42. minututik, epaileak Berrocali txartel gorria zuzenean aterata. Eibartarrek 33. minutuan eginako gola baliorik gabe utzi du epaileak, jokoz kanpoko posizioagatik.
2023/11/29 - 10:22
Eibarren Akziodunen Batzarrak 11,6 milioi euroko aurrekontua onartu du
Aurrekontuak zein urteko kontuek akziodunen % 91,34ren aldeko botoarekin egin dute aurrera, Eibarko Coliseo Antzokian egindako batzarrean.
2023/11/26 - 00:56
Eibarrek partida irauli du bigarren zatian Levanteren aurka (3-1)
Eibarri partida zaildu zaio Arbillaren akats baten ondorioz, baina bigarren zatiko hiru golek garaipena eman diete armaginei.
2023/11/25 - 21:09
Eibarrek galdu egin du Levante indartsuaren etxean (3-0)
Armaginek hiru gol jaso dituzte, lau minutuan. Gabi Nunesek bi egin ditu, eta Paula Tomasek, bat. Jaitsiera postuak lau puntura dituzte gipuzkoarrek.
2023/11/19 - 19:11
Eibarrek galdu gabeko bolada hautsi du Oviedoren aurka, azken uneko penalti baten ondorioz (2-1)
Armaginek aurrea hartu dute lehen zatian Bautistaren golari esker, baina Bastonek berdinketa jarri du bigarrenean eta Colombattok sartutako penalti batek garaipena eman die etxekoei.
2023/11/18 - 21:49
Alvarezen gol batek garaipena eman dio Eibarri Sporting Huelvaren aurka (1-0)
Eibarrek garaipena lortu du Ipuruan F Ligako bederatzigarren jardunaldian eta hiru puntuak eskuratu ditu Sporting Huelvaren aurka. Andrea Abigail Alvarezek sartutako golak garaipena eman die gipuzkoarrei.
2023/11/13 - 00:30
Eibarrek ez du asmatu bigarren zatian, eta bana egin du Ipuruan, Albaceteren aurka
Mario Sorianok aurretik jarri du Eibar, 11. minutuan, eta talde armaginak hainbat gol aukera izan ditu aurreneko zatian aldea handitzeko, penalti bat barne; atsedenaldiaren ostean, baina, Albacetek nabarmen egin du hobera, eta Medinak, 67. minutuan, banakoa sartu du.
2023/11/11 - 15:33
Eibarrek galdu egin du Atletico Madrilen etxean (3-0)
Sheila Guijarrok (2) eta Eva Navarrok egin dituzte madrildarren golak. Armaginek Ligan jaso duten seigarren porrota da.
2023/11/04 - 21:54
Eibarrek ezin izan du punturik lortu Real Madrilen kontrako neurketan (0-1)
Armaginek galdu egin dute Madrilgo taldearen aurka, 0-1eko emaitzarekin, F Ligako 7. jardunaldiko norgehiagoka. Signe Bruunek sartu du partidako gol bakarra, 73. minutuan.
2023/11/04 - 00:16
Eibarrek puntu bat lortu du luzapenean Espanyolen aurka (2-2)
Bautistak aurretik jarri ditu armaginak lehen zatian, baina Puadoren bi golek soken kontra jarri dute Eibar. Luzapenean, Puadok berak bere atean sartutako gol batek puntua eman die gipuzkoarrei.
2023/11/01 - 00:32
Eibarrek Lorca jipoitu du bigarren zatian (0-4), eta Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da
Angel Tronchok, Konrad de la Fuentek eta Ager Aketxek, azken horrek bi aldiz, egin dituzte talde armaginaren golak. Hala, Eibarrek Errege Kopan jarraipena eman dio azken asteotan Hypermotion Ligan markatutako bide onari.