Eibar
2024/02/23 - 18:32
Esperanza Pizarrok kontratua berritu du Eibarrekin 2025ra arte
2022. urtean Eibarrera iritsi ondoren, aurrelariak armagin izaten jarraituko du 2025eko ekainerarte.
2024/02/20 - 15:50
Juan Berrocalek 2025era arte berritu du Eibarrekin duen kontratua
Futbolari jereztarrak zuzenean berritu du akordioa, taldearekin zehaztutako partida kopurua jokatu ostean. Orain arte, ligako 55 norgehiagokatan hartu du parte Berrocalek.
2024/02/19 - 10:39
Eibarrek puntu garrantzitsua lortu du Elxen, eta sailkapeneko bigarren postuari eutsi dio
Joseba Etxeberriak entrenatzen duen taldeak hutsean berdindu du Elx taldeari, Luca Zidane atezainaren lan bikaina nabarmena izan den partidan. Berdinketaren puntuak sailkapeneko bigarren tokiari eustea ahalbidetu dio Eibarri.
2024/02/18 - 16:27
Urrezko puntua lortu du Eibarrek etxean, Levanterekin hutsean berdinduta
Armaginek ausart jokatu dute, eta azken minutuan gola sartzea ere lortu dute, baina epaileak baliorik gabe utzi du, aurretik falta izan dela argudiatuta.
2024/02/13 - 14:06
Jose Corpasek Eibarren jarraituko du 2026ra arte
Hegaleko jokalari jaendarra hirugarren denboraldia jokatzen ari da aurten Gipuzkoako taldean. 115 neurketa jokatu ditu orain arte armaginekin.
2024/02/11 - 21:34
Eibarrek hiru puntuak bereganatu ditu Zaragozaren kontra (1-0), eta bi puntura du Leganes liderra
Armaginek 1-0eko emaitzarekin menderatu dute Aragoiko taldea, Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 26. jardunaldiko partidan. Eibar sailkapeneko bigarren postuan da, igoera zuzena ematen duen bigarrenean, liderrarekiko bi puntura.
2024/02/10 - 15:47
Eibarrek puntu bat urratu du Levante Las Planasen etxean (1-1)
Ane Camposek aurretik jarri ditu armaginak 9. minutuan egindako gol bikainarekin. Banakoa Jessica Martinezek egin du, 82. minutuan.
2024/02/04 - 17:38
Eibarrek berdindu egin du Racing Ferrolekin (1-1), luzapenean penaltiz gola jasota
Armaginek puntu bat lortu dute Galiziako taldearen kontrako Hypermotion Ligako 25. Jardunaldiko partidan 1-1 berdinduta. Bautistak sartu du Eibarren gola, eta Sabin Merinok egin du Racing Ferrolena.
2024/02/04 - 15:35
Arene Altonaga: ''Partida txukuna egin dugu''
Eibarrek Realaren aurkako euskal derbia galdu du, 0 eta 2, F Ligako 16. jardunaldian.
2024/02/02 - 20:38
Eibarrek Peru Nolaskoain aurkeztu du
Bigarren denboraldia izango du zumaiarrak Eibarren, baina oraingo honetan, 2027ra arte sinatu du kontratua.
2024/01/31 - 18:07
Arene Altonaga: ''Derbiak beti dira politak, eta ilusio gehiagorekin hartzen dituzu''
Eibarrek eta Realak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak, F Ligako 16. jardunaldiari dagokion euskal derbian. Arene Altonaga armaginen kapitainak espero du neurketa polita izatea. Partida igandean jokatuko da, 12:00etan, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da.
2024/01/29 - 19:38
Eibarrek jipoi handiegia jasan du Sevillan (3-0)
Eibarrek 3-0 galdu zuen Sevillaren aurka etxetik kanpo jokatutako norgehiagokan, F Ligako 15. jardunaldian. Lehen zatian oso ondo aritu ziren armaginak, eta bigarrenean, aukerak ere sortu zituzten. Ez zuten asmatu, eta aurkariak, bai. Emaitza potoloegia, nolako partida jokatu zuten ikusita.
2024/01/27 - 11:06
Sergio Leonek debuta egin du Mirandesen aurka, eta Eibar zuzenean igotzeko postuetan utzi du (1-0)
Kordobako aurrelariaren debuta ezin hobea izan da, armaginek Mirandesen aurka lortutako garaipenaren gola egin baitu, jokoan sartu eta bi minutura, eta talde gipuzkoarra sailkapeneko goiko postuetan utzi du.
2024/01/25 - 18:28
Eibarrek Sergio Leon aurrelaria fitxatu du
Elx taldetik libre iritsi da denboraldi amaierara arte eta dagoeneko Joseba Etxeberriaren aginduetara dago. Osasunan jokatu zuen 2016-2017. denboraldian.
2024/01/24 - 16:33
Yerai Martinek Eibar entrenatzen jarraituko du 2025era arte
Andoaingo entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldeagidatzen jarraituko du datorren denboraldian ere, klub armaginarekin adostutako akordioaren arabera.
2024/01/21 - 21:51
Eibar jaitsiera postuetatik aldendu da, Valentzia 1 eta 0 garaituta
Armaginek urrezko hiru puntu eskuratu dituzte Ipuruan jokatutako F Ligako 14. jardunaldiko partidan. Valentzia mendean hartu dute Pizarroren golari esker. Horrenbestez, jaitsiera postuan dagoen Granadak baino 7 puntu gehiago ditu Eibarrek.
2024/01/21 - 21:45
Eibarrek 2-3 irabazi du Alcorazen, Huesca aurkari, eta puntu bakarrera du igoera zuzena
Juan Berrocalek eta Mario Sorianok, lehen zatian, bi goleko abantaila eman diote talde armaginari, baina Huescak, atsedenaldiaren ostean, berdingu egin du; Stoichkovek, 71. minutuan, hirugarrena sartu du.
2024/01/13 - 11:42
Eibarrek garaipen erosoarekin hasi du urtea Racingen aurka (2-0)
Talde armaginak garaipen batekin hasi du bigarren itzulia, Racing Santanderren aurka 2-0 irabazita, Stoichkovek lehen zatian buruz eta Ager Aketxek bigarren zatian penaltiz sartutako golei esker. Garaipen honekin, Etxeberriaren taldea play-off postuetan kokatu da berriro.
2024/01/12 - 12:21
Eibarrek Eva van Deursen fitxatu du denboraldi amaierara arte
Herbehereetako jokalaria Bayer Leverkusenen ibili da, eta kontratua sinatu du talde armaginarekin 2024ko ekainaren 30era arte.
2024/01/07 - 23:26
Joseba Etxeberria: ''Gure jokoa egiten ahalegindu gara, baina Athleticek indar handia du aurrealdean''
Eibarko entrenatzaileak, prentsaurrekoan, adierazi du berak zuzendutako taldea saiatu dela Athletic estutzen, baina onartu du Ernesto Valverderen gizonek sendotasun handia duela eta hala erakutsi duela Ipuruan.