Eibar
2023/10/28 - 01:43
Eibarrek Valladolid jipoitu du bolada onean jarraitzeko (5-1)
Armaginek nagusitasuna erakutsi dute eta hiru puntuak eskuratu dituzte Aketxe, Bautista, Stoichkov, Qasmi eta Rahmaniren golei esker. Horrela, Gipuzkoako taldeak zortzi jardunaldi daramatza galdu gabe.
2023/10/22 - 01:42
Eibarrek buelta eman dio 2-0eko markagailuari Zaragoza garaitzeko (2-3)
Bautistak, Stoichkovek eta Aketxek markagailuari buelta eman diote Zaragozan, hiru puntuak eskuratu eta porrotik jaso gabeko zazpi partidako bolada onari eusteko.
2023/10/21 - 17:53
Berdinketa Eibar eta Vila-real taldeen arteko norgehiagokan (0-0)
Eibarrek eta Vila-realek puntu bana lortu dute. Jokoak ez du gehiagorako eman Ipuruan. Talde biek sendotasun handia erakutsi dute baloirik gabe, eta baloiarekin ez da distirarik izan. Gol aukera argi bat izan du bakoitzak partida osoan.
2023/10/15 - 23:21
Eibarrek eta Huescak 1-1 egin dute, bakoitzak gol bat bere atean sartuta
Armaginek bana egin dute etxean, aurreko bot neurketak irabazi ostean. Corpasek 0 eta 1ekoa egin du 39. minutuan, eta Pulidok 1 eta 1ekoa, 70.ean.
2023/10/15 - 16:53
Futbol egokituaren festa Eibarren
Eibarrek, Athleticek, Realak eta Alavesek Eibar Hiria Txapelketa jokatu dute. Giro aparta izan da. Han egon da Pantxika Eibar taldeko maskota. Azkenean, armaginak izan dira txapeldunak.
2023/10/14 - 23:31
Arene: ''Lehen zatian oso erraz sartu dizkigute golak, baina bigarren zatian ondo egon gara''
Arene Altonaga Eibar taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde armaginak Realaren aurka porrota jaso ostean (3-1).
2023/10/13 - 16:39
Yerai Martin: ''Motibazioa ez zaigu faltako, partida ona egin eta puntuak lortzetik gertu egon nahi dugu''
Yerai Martin Eibar taldeko entrenatzaileak armaginek Realaren aurka urriaren 14an jokatuko duten F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du.
2023/10/10 - 19:58
Pantxikak, Eibarreko maskota berria bera, igandean egingo du debuta Ipuruan, Huescaren aurkako partidan
Eibarrek nabarmendu duenez, Pantxikak talde armaginaren hainbat ezaugarri biltzen ditu: "Lana, konstantzia, apaltasuna eta sinpatia".
2023/10/08 - 19:00
Etxeberria: ''Taldea sendo dago eta partida zail bat irabazi dugu''
Joseba Etxeberria Eibarreko entrenatzaileak Amorebietaren aurka Lezaman irabazitako derbiaz hitz egin du. Ez dela haien partidarik onena izan onartu du, baina partida aurrera ateratzea lortu dutela.
2023/10/08 - 18:24
Eibarrek garaipena bereganatu du Amorebietaren aurkako euskal derbian (1-2)
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko derbian armaginek poltsikoratu dituzte hiru puntuak, urdinak mendean hartuta 1-2ko emaitzarekin.
2023/10/08 - 16:54
Eibarrek galdu egin du Teneriferen aurka (0-1)
Armaginek 0 eta 1 galdu dute Jassina Blom jokalariak 29. minutuan egindako golaren ondorioz. Eibarrek hiru partida jokatu ditu etxean eta hirurak galdu ditu.
2023/10/07 - 15:10
Amorebietak eta Eibarrek derbia jokatuko dute, Lezaman
Armaginak boladan dira, azken lau partidak irabazita. Amorebieta, aldiz, puntu beharrean dago, jaitsiera postuak puntu bakarrera baititu.
2023/10/05 - 23:11
Eibarrek garaipen bikaina lortu du Anduvan, Mirandesen aurka (1-3), Bautistaren eta Vencedorren golei esker
Jon Bautistak bi gol egin ditu. Joseba Etxeberriaren taldeak lau partida daramatza jarraian punturik galdu gabe, eta, nahiz eta Liga apur bat motelago hasi, orain sasoi betean dabil. Vencedorren 1-2koa eta Bautistaren 1-3koa gol bikainak izan dira.
2023/10/05 - 15:20
Porrot gogorra jaso du Eibarrek Madril CFF taldearen aurka (1-6)
Eibar taldeak ezin izan du punturik eskuratu Madril CFF taldearen aurka asteazken gauean, Ipuruan, eta emaitza latza jaso du; izan ere, Yerai Martinek entrenatzen duen taldeak 1-6 galdu du. F Ligako 1. jardunaldiari zegokion atzeratutako partidan.
2023/10/05 - 02:14
Eibarrek ezin izan du Madril CFF garaitu, Ipuruan, eta emaitza latza jaso du (1-6)
Yerai Martinen taldeak ez du aukerarik izan, aurkaria oso nagusi izan baita. Gipuzkoako taldeak, hortaz, hiru puntu dituela jarraitzen du sailkapenean, hiru jardunaldi jokatu direnean.
2023/10/03 - 15:46
Jone Ibañezek ez du Eibarren jarraituko
Armaginekin 28 partida jokatu ostean, Galdakaoko jokalariak kontratua eteteko akordioa adostu du klubarekin.
2023/09/30 - 20:29
Hirugarren garaipena jarraian Eibarrentzat, Teneriferen aurka hiru puntuak bereganatuta (3-0)
Armaginek 3-0eko emaitzarekin hartu dute mendean Tenerife, Ipuruan, Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partidan. Hala, Gipuzkoako taldeak bolada onean jarraitzen du, eta gora egin du sailkapenean ere bai.
2023/09/30 - 17:24
Eibarrek Granada mendean hartu du (1-2)
Eibarrek denboraldiko aurreneko garaipena erdietsi du Granadan. Armaginek hiru puntuak poltsikoratu dituzte Nuevo Los Carmenes zelaian, Carla eta Eiderren golei esker.
2023/09/23 - 11:46
Eibarrek 1-2 irabazi dio Cartagenari, eta hobetzen jarraitzen du
Talde armaginak bigarren garaipena jarraian lortu du, etxekoen ahultasuna baliatuz 1-2 garaituta Cartagena, eta bederatzi puntu ditu jada.
2023/09/18 - 16:42
Joseba Etxeberria: ''Oso pozik gaude, merezitako garaipena lortu dugu etxean''
Eibar futbol-taldeak amaiera eman dio bolada-txarrari asteburu honetan, etxean Racing Ferrol mendean hartuta. Joseba Etxeberria entrenatzailea pozik agertu da emaitzarekin.