Hypermotion Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarren bolada ona eten du Malagak Ipuruan (2-4)

Eibar taldeak hamar partidako bolada ona eten du Ipuruan, igotzeko promoziorako lehia zuzenean Malagaren aurka galduta. Lehen zatian markagailua irauli arren, bigarren zatian armaginek ezin izan diote eutsi bisitarien nagusitasunari.

eibar vs Malaga
Eibar vs Malaga Argazkia: @SDEibar

Eibarrek porrot mingarria jaso du Ipuruan (2-4) larunbatean, bigarren zatian nagusi izan den Malaga taldearen aurka. Armaginek hamar jardunaldi jarraian zeramatzaten galdu gabe, baina bolada ona eten dute etxean denboraldiko hirugarren porrota jasota.

Partida maldan gora hasi da gipuzkoarrentzat, 8. minutuan Chupetek penaltia gauzatuta (0-1) .

Hala ere, Eibarrek berehala erantzun du, eta Sergio Alvarezek berdinketa lortu du 19. minutuan, area barruko jokaldi nahasi batean (1-1).

Etxekoak aurretik jarri dira 31. minutuan , Corpasen golari esker, Bautistak hasitako lanari amaiera emanez (2-1). Hala ere, Malagak jokaldi arriskutsuak egin ditu atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian, bisitarien nagusitasuna gero eta handiagoa izan da. Malaga nagusitu da jokoan, eta berdinketa lortu du 65. minutuan, Adrian Niñoren golarekin (2-2). 

Handik gutxira, Darkok markagailua irauli du, bisitarien hirugarrena eginda (2-3).

83. minutuan jaso du Eibarrek azken kolpea, Adrian Niñok bere bigarrena egin duenean, Joaquinen asistentzia bikaina jaso ondoren (2-4).

Emaitza honekin, Eibarrek atzerapausoa eman du sailkapenean, eta Malaga gainetik jarri da, Lehen Mailara igotzeko promozioko postuetan sartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X