Eibarrek ezin izan du Malaga gainditu Rosaledan (1-0)
Eibarrek 1-0 galdu du Malagaren aurka igande honetan, Hypermotion Ligako 12. jardunaldian, Rosaledan jokatutako partidan. Eibarrek ez du partida txarrarik egin, eta hainbat aukera izan ditu, baina David Larrubiak lehen zatian sartutako gol batek hiru puntuak eman dizkio etxeko taldeari.
Malagako taldea nahiko zalantzati zelairatu da, Dioni Villalba aurrelariak errematea egin duen arte. Une horretatik aurrera, armaginek jokoaren kontrola izan dute, eta aurkariaren areatik gertu ibili dira; Corpas eskuin hegaleko jokalariak sortu du lehen aukera argia. Hala ere, Larrubiaren golak partidaren oreka aldatu du lehen zatiaren ordu laurdenean, eta Eibar korrontearen kontra eta berdinketaren bila abiatu da.
Bigarren 45 minutuetan, Joseba Etxeberria taldea suspertzen saiatu da, erasorako indar gehiagorekin, Peru Nolaskoain eta Cristian Gutierrez zelairatuta, lesionatu den Matheus eta Arrillaga ordezkatuz. Aldaketak aldaketa, bisitariek ez dute etxekoen defentsa hautsi, azken unera arte sendo eutsi baitie bisitarien ahalegin guztiei.
Azken minutuetan (bost minutu gehigarri jokatu dira), bi taldeak golaren bila aritu dira, Eibar etxera puntu bat eramateko, eta Malaga lasaitasuna emango zion bigarrenaren bila, baina markagailua ez da aldatu.
Fitxa teknikoa:
1 - Malaga: Alfonso Herrero; Gabilondo, Einar Galillea, Nelson Monte, Dani Sanchez; Kevin Medina (Cordero, 76. min); Luismi Sanchez (Izan Merino, 70. min), Manu Molina, Larrubia (Alex Pastor, 73. min), Dani Lorenzo (Aaron Ochoa, 90. min); eta Dioni (Castel, 70. min).
0 - Eibar: Fuzato; Corpas, Carrillo, Arbilla, Hodei Arrillaga (Cristian, 75. min), Alkain (Jorge Pascual, 46. min), Sergio Alvarez, Matheus (Nolaskoain, 80. min), Merquelanz (Antonio Puertas, 46. min), Mada (Toni Villa, 62. min); eta Bautista.
Gola: 1-0, 15. min: Larrubia.
Epailea: Manuel Angel Perez Hernandez. Txartel horia atera die Malagako Luismi Sanchezi (47. min) eta Eibarreko Corpasi (53. min), Cristiani (58. min) eta Toni Villari (84. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.