Primera Iberdrola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek galdu egin du Real Madrilen etxean (2-1)

18:00 - 20:00
Eibarrek galdu egin du Real Madrilen etxean (2-1)
Armaginak aurretik jarri dira markagailuan Kukik egindako golari esker, baina madrildarrek emaitza irauli dute Mollerrek eta Rociok sartutako golekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Eibarrek 2-1 irabazi dio Dux Logroñori
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garaipen batekin esan dio agur Eibarrek denboraldiari (2-1)

2-1 irabazi dio Eibarrek Dux Logroñori Ipuruan jokatu duen denboraldiko azken partidan. Hasierako lehen minutu parekatu batzuen ostean, segituan sartu du Eibarrek lehen gola, Mireia Masegurren eskutik. Markagailuan aurrea hartu izanak eroso jokatzeko aukera eman die armaginei, eta horrela iritsi da Iara Lacostaren gola, Eibarren bigarrena. Bigarren zatian, Errioxako taldeak hortzak estutu ditu berdinketa bilatzeko, baina gol bakarra egin du, Catalina Ongaroren eskutik. Eibarrek ondo eutsi dio gol bateko errentari partida amaitu arte. Gaurkoa, Arene Altolagak Eibarren elastikoa jantzita jokatu duen azken partida izan da, 8 denboraldi eman ostean bertan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X