Porrota eta polemika
Eibarrek Almerian galdu zuen 2-0. Armaginek aurkari zuzenaren kontrako neurketan ez zuten maila eman eta sailkapenean geroz eta egoera zailagoan dira.
Thievyk eta Verzak egin zituzten etxekoen golak.
Polemika
Gaizka Garitanok prentsaurrekotik alde egin zuen bart. Prentsa aretoan zeuden kazetariek protesta egin zuten euskaraz hitz egin zuenean eta Eibarreko teknikariak alde egitea erabaki zuen.
Fitxa teknikoa
2 - UD Almeria: Ruben; Ximo Navarro, Trujillo, Mauro dos Santos, Casado; Verza (Corona, 84') Thomas; Jonathan Zongo, Thievy (Mane, 88'), Espinosa, eta Hemed (Wellington Silva, 64').
0 - SD Eibar: Iruteta; Boveda, Ekiza, Lillo, Didac Vila; Boateng, Borja Fernandez; Saul Berjon (Javi Lara, 79'), Arruabarrena (Piovaccari, 59'), Abraham (Lekic, 59'), eta Manu del Moral.
Golak: 1-0, 8': Thievy. 2-0, 67': Verza, penaltiz.