Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yerayk 2028ra arte luzatu du kontratua Athleticekin

Barakaldoko erdiko atzelariak bi denboraldiz gehiagoz sinatu du, kontratua hiru urte arte luzatzeko aukerarekin. "Bi aldeek nahi dutenean, dena oso erraza da. Oso pozik nago kontratua berritzearekin eta beti errepikatuko dut nire ametsa nire ibilbidea hemen amaitzea dela", azpimarratu du Yerayk.

Yeray Alvarez, Athletic

Yeray Alvarez, Jon Uriarte klubaren presidentearekin. Irudia: Athletic

Yeray Alvarezek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute jokalariaren kontratua 2028ko ekainaren 30era arte luzatzeko, beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin. Erdiko atzelariak hamarkada bat darama lehen taldean eta 259 partida jokatu ditu.

Iragarkia
RP Yeray Álvarez
18:00 - 20:00

Yerayk 2014-15 denboraldian egin zuen debuta, Ernesto Valverderekin, eta hamaikakoetako ohiko jokalaria izan da orduz gero. 2019-20 denboraldian Superkopa irabazi zuen; 2023-24 sasoian, ostera, Kopa. Barakaldokoa alebina zenean iritsi zen Lezamara Danok Bat taldetik.

Mikel Gonzalez Athleticeko futbol zuzendari nagusiaren ustez, "albiste bikaina" da, Yerayk "errendimendua" ziurtatzen duelako, "dueluak irabazten dituelako, kontzentratzeko gaitasun handia eta irabazteko grina duelako". "Gainera, bere ibilbidean oztopoak gainditzeko indar handia erakutsi du", gaineratu du.

Yeray Alvarez, kontratua berritu ondoren

Beti errepikatuko dut nire ametsa nire ibilbidea hemen amaitzea dela

"Hasiera-hasieratik esan nien hemen jarraitu nahi nuela, indartsu ikusten nuela neure burua, jarraitzeko gogoz. Bi aldeek gauza bera nahi dutenean, dena oso erraza da. Oso pozik nago kontratua berritzearekin eta beti errepikatuko dut nire ametsa nire ibilbidea hemen amaitzea dela", azpimarratu du Barakaldoko atzelariak prentsaurrekoan.

Yeray bereziki pozik agertu da Athleticen jarraitzeko aukera izateagatik, UEFAk hamar hilabeteko zigorra ezarri ostean, nahi gabe ilea erortzearen aurkako sendagai bat hartzeagatik positibo eman ostean.

"Orain gozatzea besterik ez dut buruan, jokatzea eta hona entrenatzera etortzea. Oso pozik nago", aitortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X