Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek bere bertsiorik txarrena erakutsi du berriz ere San Mamesetik urrun, eta esku hutsik joan da Coliseum zelaitik, ahazteko moduko partida bat jokatu ostean. Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ez dute aurkariaren atea ia urduritu, eta bere kartak jokatzen jakin duen talde urdinaren aurrean amore eman dute. Vazquezek ireki du markagailua, eta Satrianok partida erabakita utzi du.
Yeray titular gisa itzuli den partidako lehen minutuetan, hurbilketa trukea izan da nagusi, benetako arrisku handirik sortu gabe. Bi taldeek aurkariaren zelaira iristea lortu dute, baina ez dute zehaztasunik izan azken metroetan. Hala ere, Getafek bere lehen abagune argiari etekina atera dio. 13. minutuan, Jose Bordalasek zuzentzen duen taldeak jo du lehenengo, Luis Vazquezi esker, Unai Simonek geldiketa bat egin eta gero, aldaratzea baliatu baitu markagailua estreinatzeko (1-0).
Golak jota utzi du Athletic, eta Getafe, berriz, erosoago, atzean ondo kokatuta eta intentsitate handiagoarekin aritu da. Hala ere, Bizkaiko taldeak berdinketa lortzeko aukera paregabea izan du 26. minutuan: Gorka Guruzetak bigarren zutoinera erdiratu du, eta Alex Berenguerren errematea kanpora joan da, Boselli gainditu ostean.
Jokaldi horretatik harago, talde zuri-gorriak ez du irtenbiderik aurkitu Getaferen defentsa sendoa gainditzeko. Izan ere, ideia eta erasorako arintasun faltak taldel zuri-gorria kondenatu du.
Valverdek piezak mugitu ditu bigarren zatiaren hasieran, Nico Williams eta Iñigo Ruiz de Galarreta zelaian sartu baititu Guruzeta eta Regoren ordez. Aldaketa horiekin, Athleticek bertikaltasuna lortu du.
Hala ere, Valverderen mutilen erasoak antzuak izan dira. Getafe, gasolina gutxiagorekin, atzean gotortu da, eta sufritzen jakin du. Ez du aukerarik eman, eta emaitzari eutsi dio. Gainera, ia partidaren amaieran, Satrianok Mario Martinen erdiraketa bat sare barrura bidali du (2-0).
Zure interesekoa izan daiteke
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.