Athletic
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Probek Unai Gomezen lesio larria baztertu dute, soilik kolpea baitu ezker belaunean

Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.

Unai-Gomez-lesionado-Barcelona-San-Mames

Unai Gomezek min hartuta zelaia utzi behar izan zuen larunbatean. Argazkia: EFE

Unai Gomez Athleticeko jokalaria joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura, arazo fisikoengatik. Bermeotarrak ezker belauneko "barneko kondiloan hezur-kolpea" du, talde zuri-gorriak jakitera eman duenez.

Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den. Hasiera batean, lesioak larriagoa ematen zuen, erdilari bizkaitarra min hartuta lurrera erori zenean, eta zelaitik alde egin behar izan zuenean, lagunduta eta oina lurrean ia jarri gabe.

Hala ere, Gironaren aurkako larunbateko partidari begira, badirudi bermeotarra, Alejandro Rego zigortuarekin (bosgarren txartel horia ikusi zuen Bartzelonaren aurka), Nico Williams, Beñat Prados, Maroan Sannadi eta Unai Egiluzekin (min hartuta) eta Yeray Alvarezekin (apirilaren 2ra arte UEFAk ezarritako zigorragatik) batera, bajak izango dela.

Gainera, Ernesto Valverdek Aitor Paredesen zalantza du, talde katalanaren aurkako norgehiagoka galdu baitzuen ezker bikian izandako kolpe baten ondorioz.

Talde zuri-gorriak bigarren atseden eguna du astelehen honetan, Bartzelonaren aurkako porrotaren ostean, eta asteartean 11:00etan itzuliko da Lezamara, Montiliviko hitzordua prestatzen hasteko.

Entrenatzaileak beste hiru lan saio jarri ditu ordu berean, eta ostiralekoaren ondoren deialdia eta prentsaurrekoa eskainiko ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X