Athleticek hobekuntza erakutsi du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona liderra garaitzeko (0-1)
Zurigorriek dena eman dute zelaian eta jokoan beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da, baina hala ere ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Athleticek 0-1 galdu du Bartzelonaren aurka larunbat honetan, San Mamesen jokatu duten EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partidan. Zurigorriek dena eman dute zelaian eta partida beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da, baina hala ere ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Jokoa hasi eta ia jarraian Bartzelona bere atean gola sartzeko zorian egon da, Eric Garcia baloia gelditzera joan eta bere langara bideratu duenean. Handik gutxira, Iñakik erdiraketa bikaina jaso du, baina ez du asmatu buruarekin jotzerakoan eta aukera paregabea galdu du.
10 minutura, Unai Gomezek golpe gogorra jaso du belaunean, eta zelaia utzi behar izan du min hartuta. Robert Navarro irten da bere ordez.
Athleticek ondo irakurri du aurkariaren jokoa eta sendotasuna erakutsi du defentsan, atzean bilduta aurkari trebeenen jokoa moztuz eta kontraerasoan abiadura bilatuz. Hala, jokoan intentsitate berarekin jarraitu du, baina arrisku gutxiagorekin.
Minutu horietan Selton Sanchezek uki ditu aukerarik argienak, baina lehenengoan jokoz kanpo zegoen eta bigarrenean Joan Garcia atezaina adi ibili da gol aukera zapuzteko. Iñakik eta Navarrok ere aukera bana izan dute gola sartzeko, baina bi kasuetan jokoz kanpo egon dira.
Bigarren zatian Athleticek erasoaren aldeko apustua egin du, presioa goian mantenduz, eta zailtasunak sortu dizkio Bartzelonari. Etxekoen ordura arteko aukerarik argiena 55. Minutuan heldu da, Sanceten jaurtiketa batekin, baina atezainak erraz harrapatu du baloia. Iñakik ere izan du jaurtiketa hanka artean zenbait aldiz, baina beti izan du defentsaren bat alboan oztopatzeko.
Athleticek ondo eutsi dio defentsan, batez ere Vivianen lan onagatik, baina ordua igarota, Lamine Yamalek baloia gurutzatu du eskuin hegaletik eta gol ikusgarria sartu du bigarren zutoinetik, geldiezina Unai Simonentzat (0-1).
Valverdek Vesga, Sancet, Guruzeta eta Eder Garcia zelairatu ditu, egoerari buelta emateko freskotasuna bilatuz. Dena emanda saiatu dira zurigorriak gola bilatzen, baina ezinezkoa izan da. Laminen gola erabakigarria izan da eta Athletic punturik gabe atera da partidatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: "Aukera ona da guretzat, aste honetako etsipena gorabehera"
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Zailtasunak zailtasun, norgehiagoka aldartea hobetzeko aukera bezala ikusten du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Valverde: "Kanporaketa irauli ahal izateko aukera gehiago sortzea falta izan zaigu"
Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Reala "defentsan sendo" aritu dela eta bere jokalariei "presioa gainditzea kosta" izan zaiela. Prestatzaile zuri-gorriaren ustez, "ez da finalerdia erabaki epaileak adierazitako penaltiagatik".
Padilla: "Dena eman dugu eta burua altxatzea bakarrik geratzen da"
Athleticeko atezainak Realaren aurka galdutako Errege Kopako itzuliko finalerdiaz hitz egin du.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina adierazi du belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoz eta intentsitatez berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.
Williams: "Pena da lehen kolpea jaso beharra gure mailarik onena ateratzeko"
Iñaki Williams Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 26. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka 1-1 berdindu ondoren.