Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du Valentziarekin jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste ezbehar fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Julen Agirrezabala atezaina, Valentziarekin jokatutako neurketa batean. Argazkia: Europa Press
Julen Agirrezabala Athleticek Valentziari utzitako atezainak min hartu du ezker belauneko meniskoan joan den ostiraleko entrenamenduan, eta probak egingo dizkiote Gasteizen lesioa eta tratamendua zehazteko, Valentziako zerbitzu medikuek gaur jakitera eman dutenez.
"Egindako proben arabera, Julen Agirrezabalak min hartu du ezker belaunean, iragan ostiraleko entrenamenduan, jokaldi batean. Atezaina gaur arratsaldean bertan joango da Gasteizera azterketa bat egiteko", azaldu du Valentziak igorritako ohar medikoak.
Errenteriako atezainak ez du jokatzen iragan urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste ezbehar fisiko hau izan du, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Joan den urtarrilean Vigoko Celtaren aurkako partidan ezker hankako muskulatura iskiotibialean min hartu eta ia bi hilabetera, gainerako taldekideekin entrenatu da berriro, eta orain hanka bereko meniskoan lesionatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela ziurtatu du. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoaz eta intentsitateaz berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.
Williams: "Pena da lehen kolpea jaso beharra gure mailarik onena ateratzeko"
Iñaki Williams Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 26. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka 1-1 berdindu ondoren.
Unai Simonek bizirik mantendu du Athletic Vallecasen (1-1)
Ligan bosgarren partida jarraian puntuak gehitu ditu Athleticek. Valverderen taldeak puntu bat berreskuratu du Vallecasen, Iñaki Williamsen gol ikusgarri bati eta Unai Simonen geldiketa erabakigarriei esker, Jorge de Frutosen gol batek etxeko taldea aurretik jarri eta gero.
Lerga: "Ligako etenaldia burua lasaitzeko baliatuko dugu"
Datozen bi asteko geldialdiaren ostean, Athleticek indarberrituta eman nahi dio jarraipena F Moeve Ligari. Javi Lerga entrenatzaileak azken partidetan izandako emaitzen balorazioa egin du.
Valverde: "Gure lehentasuna Vallecas da, Anoeta iritsiko da"
Athleticeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren aurka EA Sports Ligako 26. jardunaldian jokatuko duten partidari buruz hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
Alejandra Estefaniari beste ebakuntza bat egin diote eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalaria larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.
Athleticek Elx menderatu du, Guruzetak bi gol sartuta, eta hiru garaipen jarraian lortu ditu Ligan (2-1)
Aurrelari donostiarrak 64. minutuan egin du 1-0ekoa, Andre Da Silvak jarri du 1-1ekoa, penaltiz, eta 89.ean egin du Guruzetak Athleticen bigarrena, penaltiz. Valverderen taldeak, horrela, Ligako azken 4 partidetan jokoan izan dituen 12 puntuetatik 10 poltsikoratu ditu.
Ane Campos, berriro Ipuruan, Eibar-Athletic derbian: “Partida gogorra izango da, xehetasunek erabakiko dute”
Aurrelari gipuzkoarrak, lehen itzulian, gol bat egin zion bere talde ohiari; orain, aurrenekoz jokatuko du aurkari gisa Eibarren estadioan. Camposek EITBrekin hitz egin du, derbia aztergai; igandean izango da, 12:00etan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB2k zuzenean emango dute.
Valverde: "Ez dugu sailkapenean ez gora ez behera begiratzen, gure buruari begira gaude"
Entrenatzaile zuri-gorriak baieztatu duenez, Dani Vivian jokatzeko prest izango da, giharretako arazo batengatik azken sei neurketa galdu ostean. Mikel Jauregizar, ordea, ezin izango du zelairatu, igandean Carlos Tartieren min hartu ondoren.