Unai Simonek bizirik mantendu du Athletic Vallecasen (1-1)
Ligan bosgarren partida jarraian puntuak gehitu ditu Athleticek. Valverderen taldeak puntu bat berreskuratu du Vallecasen, Iñaki Williamsen gol ikusgarri bati eta Unai Simonen geldiketa erabakigarriei esker, Jorge de Frutosen gol batek etxeko taldea aurretik jarri eta gero.
Rayok eta Athletic Clubek 1-1 berdindu dute Vallecasko estadioan, EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partidan. Jorge de Frutosek lehen zatian sartu du etxekoen gola, eta Iñaki Williamsek bigarren zatiaren hasieran egin du bisitariena.
Sailkapen nagusian 35 puntu bilduta, zuri-gorriek Europarako txartela ematen duen 6. postua lortzeko ibilbidea eten dute.
Talde zuri-gorriak partidaren hasieratik sufritu du. 3. minutuan, Pacha Espinok abagune arriskutsua izan du hegaletik egindako erremate batekin, eta Unai Simonek ondo erantzun dio. 6 minutu geroago, Lejeune gola egiteko zorian egon da, Gumbauk urrutitik erdiratu ostean, burukada bikaina eginez. Baloiak zutoina jo du, Simonek horren ibilbidea apur bat desbideratu eta gero.
Athleticek zailtasun handiak izan ditu jokoa sortzeko, eta ez du luzaroan baloia kontrolpean izaterik lortu. Sakontasunik gabe eta aurkariaren atera ia hurbildu gabe, zuri-gorriek ez dute ate artean jaurtiketarik egin lehen 45 minutuetan. Bien bitartean, Rayo etengabe aritu da erasoan.
26. minutuan, De Frutosek hegaletik irabazi du hondoko marra, sake baten ostean, eta Alvarok behe-behean egindako burukada baterako erdiraketa egin du. Unai Simon berriro agertu da taldeari eusteko, geldiketa bikaina eginez.
Defentsako ahalegina ez da nahikoa izan atsedenaldira berdinduta iristeko. 35. minutuan, balizko jokoz kanpoko bat aztertzeko VAR sistema kontsultatu eta gero, De Frutosek Alvaroren pasea baliatu du 1-0ekoa egiteko. Atsedenaldiaren aurretik, De Frutosek Simon gainditu du berriro, baina epaileak gola baliogabetu du jokoz kanpo zegoelako.
Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da Ernesto Valverderen taldearen gola. Iñaki Williamsek egindako golak 1-1ekoa jarri du markagailuan.
Athleticek hobera egin du, zelaian hobeto antolatuta areara iristeko, baina minutuak igaro ahala, azken metroetan sakontasuna galdu du berriro, eta ez dio gol gehiago egin Rayori. Etxeko taldea, berriz, azken unera arte saiatu da, baina Unai Simon atezaina aurkitu du behin eta berriro atepean.
Iñigo Ruiz de Galarreta, eskuin sorbaldan min hartuta, zalantza da Realaren aurkako Errege Kopako itzuliko partidan
Athleticeko erdilaria lesionatuta erretiratu da Rayo Vallecanoren aurkako partidan eskuin sorbaldan min hartuta, eta lau egunetan Realaren aurkako Errege Kopako itzuliko neurketan egotea "zaila" izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.