EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Simonek bizirik mantendu du Athletic Vallecasen (1-1)

Ligan bosgarren partida jarraian puntuak gehitu ditu Athleticek. Valverderen taldeak puntu bat berreskuratu du Vallecasen, Iñaki Williamsen gol ikusgarri bati eta Unai Simonen geldiketa erabakigarriei esker, Jorge de Frutosen gol batek etxeko taldea aurretik jarri eta gero.

MADRID, 28/02/2026.- El delantero del Rayo Jorge De Frutos (i) con el balón ante el defensa del Athletic Club Yuri Berchiche (2d), durante el partido de Liga disputado este sábado en el estadio de Vallecas. EFE/Javier Lizón
Rayo Vallecano vs Athletic

Rayok eta Athletic Clubek 1-1 berdindu dute Vallecasko estadioan, EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partidan. Jorge de Frutosek lehen zatian sartu du etxekoen gola, eta Iñaki Williamsek bigarren zatiaren hasieran egin du bisitariena.

Sailkapen nagusian 35 puntu bilduta, zuri-gorriek Europarako txartela ematen duen 6. postua lortzeko ibilbidea eten dute.

Talde zuri-gorriak partidaren hasieratik sufritu du. 3. minutuan, Pacha Espinok abagune arriskutsua izan du hegaletik egindako erremate batekin, eta Unai Simonek ondo erantzun dio. 6 minutu geroago, Lejeune gola egiteko zorian egon da, Gumbauk urrutitik erdiratu ostean, burukada bikaina eginez. Baloiak zutoina jo du, Simonek horren ibilbidea apur bat desbideratu eta gero.

Athleticek zailtasun handiak izan ditu jokoa sortzeko, eta ez du luzaroan baloia kontrolpean izaterik lortu. Sakontasunik gabe eta aurkariaren atera ia hurbildu gabe, zuri-gorriek ez dute ate artean jaurtiketarik egin lehen 45 minutuetan. Bien bitartean, Rayo etengabe aritu da erasoan. 

26. minutuan, De Frutosek hegaletik irabazi du hondoko marra, sake baten ostean, eta Alvarok behe-behean egindako burukada baterako erdiraketa egin du. Unai Simon berriro agertu da taldeari eusteko, geldiketa bikaina eginez.

Defentsako ahalegina ez da nahikoa izan atsedenaldira berdinduta iristeko. 35. minutuan, balizko jokoz kanpoko bat aztertzeko VAR sistema kontsultatu eta gero, De Frutosek Alvaroren pasea baliatu du 1-0ekoa egiteko. Atsedenaldiaren aurretik, De Frutosek Simon gainditu du berriro, baina epaileak gola baliogabetu du jokoz kanpo zegoelako.

Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da Ernesto Valverderen taldearen gola. Iñaki Williamsek egindako golak 1-1ekoa jarri du markagailuan.

Athleticek hobera egin du, zelaian hobeto antolatuta areara iristeko, baina minutuak igaro ahala, azken metroetan sakontasuna galdu du berriro, eta ez dio gol gehiago egin Rayori. Etxeko taldea, berriz, azken unera arte saiatu da, baina Unai Simon atezaina aurkitu du behin eta berriro atepean.

Iñigo Ruiz de Galarreta, eskuin sorbaldan min hartuta, zalantza da Realaren aurkako Errege Kopako itzuliko partidan

Athleticeko erdilaria lesionatuta erretiratu da Rayo Vallecanoren aurkako partidan eskuin sorbaldan min hartuta, eta lau egunetan Realaren aurkako Errege Kopako itzuliko neurketan egotea "zaila"  izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X