Bi partidako zigorra Paredesi, Kopako final-zortzirenetan marrazain bati "kakati" deitzeagatik
Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) diziplina-epaileak bi partidako zigorra ezarri dio Aitor Paredes Athleticeko jokalariari, Cultural Leonesaren aurka jokatutako Errege Kopako final-zortzirenetako partidan (3-4) kanporatua izan ondoren.
Paredesek bi partida beteko ditu epaileak gutxiesteagatik. Aktaren arabera, epaileak txartel gorria (55. min) atera zion Alejandro Hernandez Hernandezen epaile taldeko marrazainetako bati "kakati" esateagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: "Gure egoera ikusita, Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Athleticek Mallorcaren aurka jokatuko du larunbatean, Son Moixen. Ernesto Valverderen taldeak garaipena behar du, Europara begira jarraitu nahi badu. Jagoba Arrasateren taldeak, berriz, puntuak premiaz pilatzeko beharra dauka, jaitsiera posuetatik urruntzeko.
Nanclaresek alta jaso du, Real Madrilen aurkako partidan hartutako kolpe baten ondorioz ospitaleratuta egon ostean
Olatz Santanak ordezkatu zuen Burgoseko atezaina; hala, Athleticeko jokalari gisa debuta egin zuen.
Urko Izeta: "Partidari buelta emateko gai dela erakutsi du taldeak"
Urko Izeta Athleticeko jokalaria Cultural Leonesaren aurkako kanporaketaz hitz egin du, neurketa amaitutakoan.
Athletic partida zoro batetik bizirik atera da Leonen, eta aurrera egin du Kopan (3-4)
Lehen zatian sei gol izan dira, eta partida hirutan berdintzeko gai izan da Valverderen taldea. Atsedenaldiaren ostean, Paredesi txartel gorria atera diote eta talde zuri-gorria jokalari bat gutxiago zuela geratu da. Unai Gomezek luzapenean penaltiz sartutako golak erabaki du neurketa.
Valverde Zigandari buruz: "Pertsona batzuekin lotura berezia duzu, eta nik berarekin horixe daukat"
"Zelaian genuen jokatzen genuenean eta kanpoan ere bai. Baina horrek ez du kentzen bihar elkar ikusi nahi ez izatea", esan du entrenatzaile zuri-gorriak txantxetan. Bestalde, Valverdek ohartarazi du Cultural Leonesaren aurkako Errege Kopako kanporaketari aurre egiteko "modu bakarra indartsu zelairatzea" dela, Bartzelonaren aurkako Superkopan jasotako jipoiaren "presioari" aurre eginez. Azkenik, adierazi du oraindik ez duela klubeko arduradunekin hitz egin bere etorkizunari buruz.
Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du Lezaman (0-0)
Levante Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du larunbat honetan Lezaman, golik eta ia aukerarik izan ez duen partida parekatu batean. Lau garaipen jarraian zeramatzaten zuri-gorriek, hiru F Moeve Ligan.
Valverdek onartu duenez, "aspaldi jokatutako partidarik txarrenetakoa da"
"Orain altxatu egin behar gara, guretzat itsusia izan den kolpe baten ostean. Era askotara gal dezakezu, baina atsedenaldira 4-0 galtzen zoazenean aurkaria zu baino dezente gehiago izan da", gaineratu du entrenatzaile zuri-gorriak, Bartzelonaren aurka Espainiako Superkopako finalerdian 5-0 galdu ostean.
Bartzelonak Athletic lotsagarri utzi du Superkopan, gainetik pasa eta bost gol sartuta (5-0)
Talde zuri-gorriak lau gol jaso ditu lehen zatian, blaugranen oldea gelditu ezinik. Bigarren zatian, norgehiagoka erabakita zegoela, neurketaren erritmoak behera egin du nabarmen.
Iñaki Williams: "Agian hitzak ez ziren egokiak izan, baina ez naiz damutzen"
"Ikusitakoa ikusita, naturala izatea eta gauzak norberak pentsatzen duen bezala esatea... askotan kontu pixka bat izan behar da, baina egia da gure zaleentzat gogaikarria dela. Agian formak ez ziren zuzenak izan, baina ziurrenik bihar etxetik kanpo jokatzea bezala izango da, jarraitzaile asko izango ez ditugulako", deitoratu du aurrelari zuri-gorriak. Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea, ostera, pragmatikoago azaldu da berriro. "Pozik gaude hemen", esan du. Hala ere, "beste formato batekin, gure publikoarekin, aukera gehiago izango genituzke", onartu du prestatzaile zuri-gorriak.