Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baina bi egun lehenago
Athleticek Lezaman entrenatu du gaur, entrenamenduaren berririk onena Iñaki Williamsen itzulera izan da, honek taldearekin entrenatu du lehenengo aldiz Qarabagen aurka lesioa pairatu zuenetik.
Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baina bi egun lehenago. Real Madrilen aurkako porrotaren ondoren Athleticek egindako entrenamenduan Iñaki Williamsen ituzlera izan da nabarmenduena, Ghanako selekzioko jokalariak lesio muskular larria zuen eskuin hankako aduktore luzean, Txapeldunen Ligako Qarabag taldearen aurkako partidatik.
Denbora tarte honetan Ligako sei partida eta Txapeldunen Ligako bi galdu ditu Iñakik. Honen itzulera Oihan Sancetenarekin batuko da, jokalari nafarrak eskuragarri egonen da Bartzelonaren aurkako partidan jarritako isuna gainditu ostean.
Beste alde batetik, Robert Navarrok gimnasioan entrenatu du eskuineko orkatilean daukan lesioa gainditzeko. Robert Navarro eta epe luzerako lesionatuak, Maroan Sannadi eta Beñat prados, Atletico Madrilen aurkako partida galduko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Valverde: "Aukera ona da guretzat, aste honetako etsipena gorabehera"
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Zailtasunak zailtasun, norgehiagoka aldartea hobetzeko aukera bezala ikusten du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Valverde: "Kanporaketa irauli ahal izateko aukera gehiago sortzea falta izan zaigu"
Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Reala "defentsan sendo" aritu dela eta bere jokalariei "presioa gainditzea kosta" izan zaiela. Prestatzaile zuri-gorriaren ustez, "ez da finalerdia erabaki epaileak adierazitako penaltiagatik".
Padilla: "Dena eman dugu eta burua altxatzea bakarrik geratzen da"
Athleticeko atezainak Realaren aurka galdutako Errege Kopako itzuliko finalerdiaz hitz egin du.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina adierazi du belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoz eta intentsitatez berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.