Aitor Paredes azken orduko baja da, lesio muskular baten ondorioz
Aitor Paredes Athleticek igandean Sevillan jokatuko duen partidarako deialditik kanpo geratu da lesio muskular baten ondorioz.
Dani Vivian eta Oihan Sancet ere ez daude 22 jokalariz osatutako zerrenda horretan, oraindik lesionatuta jarraitzen dutelako.
Erromaren aurkako partidan, Valverdek Paredes zelaitik atera zuen molestia batzuk zituelako. Athleticek zabaldutako osasun-txostenaren arabera, atzelari zuri-gorriak lesioa du "eskumako zangoko erdizurdazko muskuluan".
Valverdek Ander Izagirre Bilbao Athleticeko erdiko atzelaria sartu du zerrendan Paredesen ordez, "kontzentrazio maila oso altua, sendotasuna eta jokoa" duen jokalaria, entrenatzailearen esanetan.
Europa Ligako partidaren deialdiarekin alderatuta, Yeray Alvarez ere zerrendan dago, eta harrobiko Aimar Duñabeitia eta Aingeru Olabarrieta kanpoan geratu dira.
Ondorioz, honako hau da Valverderen zerrenda, igandeko partidari begira: Unai Simon, Julen Agirrezabala, Andoni Gorosabel, Yeray Alvarez, Mikel Vesga, Alex Berenguer, Iñaki Williams, Nico Williams, Alvaro Djalo, Gorka Guruzeta, Unai Nuñez, Iñigo Lekue, Iñigo Ruiz de Galarreta, Yuri Berchiche, Oscar de Marcos, Unai Gomez, Maroan Sannadi, Mikel Jauregizar, Beñat Prados, Peio Canales, Adama Boiro eta Ander Izagirre.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hemen ikusi dut nire burua islatuta, aitortuta; klan bat gara eta hori da dagoena”
Larunbat honetan, Athleticek, Real Madrilen aurka neurtuko ditu, Valverderen azken partidan. Entrenatzaile zuri-gorria etxean egingo duen azken prentsaurrekoan agertu da eta partidaz, klubean izandako ibilbideaz eta Kopako garaipenaz hitz egin du bertan. (Bideoa gazteleraz).
Ane Azkonak Athleticen jarraituko du 2028ra arte
Aurrelari nafarrak hamar urte beteko ditu azaroan debuta egin zuenetik, eta bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Athleticek bana egin du Celtarekin, aurtengo Ligan San Mamesen jokatu duen azken partidan
Swedbergek galiziarrak aurreratu ditu lehen zatian eta Iñaki Williamsek, berriz, berdinketa egin du bigarrenean. Valverderen eta Lekueren azken partida izan da Katedralean.
Valverde: "Iritsi gara lehen solairura, ea pixka bat gorago iritsi gaitezkeen"
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, "zapore onarekin" agur esan nahi duela azpimarratu du, Celtaren aurka garaipena eskuratuta; denboraldi "zail" baten ostean San Mamesen jokatuko duen azken partida izango baita.
Egiluzek min hartu du berriro eskuineko belaunean
Erdiko atzelariak haustura du berriro eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian.
Dani Vivianek bihurdura bat dauka orkatilan, eta Celtaren aurkako partidarako baja izan daiteke
Athleticeko atzelaria, asteazkenean, Bartzelonan, Espanyolen aurka jokatutako partidaren atsedenaldian kendu behar izan zuen Ernesto Valverdek. Vivianek bere eskuineko orkatilaren kanpoko alboko lotailuan lesio bat du.
Yeray Alvarez: “Taldea minduta dago, baina aurrera begiratzea besterik ez zaigu geratzen"
Athleticek 2-0 galdu du Espanyolen aurka, eta horrek "inoren lurraldean" egotetik atera ditu, Yeray Alvarezek azaldu duenez. EA Sports Ligan bizi den egoera kontuan hartuta, atzelariak argi dauka: "Final bati bezala begiratu behar diogo Celtaren aurkako partidari".
Athleticek ez du bururik altxatzen eta enegarren porrota jaso du etxetik kanpo, Espanyolen aurka (2-0)
Lehen zatian, Athleticek ez ditu abaguneak aprobetxatu, eta Valverderen taldeak bizitasuna galdu du bigarren zatian. Pere Millaren eta Kike Garciaren golek erabaki dute norgehiagoka.
“Irabaztera goaz; Espanyolek asko du jokoan, baina guk ere bai”
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du Espanyolen aurkako partidaren atarian. Hiru puntuen bila doazela azaldu du Cacereskoak, “azken urteetako denboraldi gogorrena” izaten ari den honetan. Horrez gain, futbol profesionala utziko dula iragarri duen Iñaki Lekue ere izan du hizpide. (Bideoa gazteleraz)
Nico Williamsek eta Sancetek giharretako lesio moderatuak dituzte
Bi jokalariak ordezkatu behar izan zituzten Valentziaren aurkako partidan.