Lagapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nico Serranok Sporting Gijonen jokatuko du, utzita

Aurrelari nafarra denboraldia amaitu arte arituko da Sportingen, Athleticek iragarri duenez.
Nico Serrano, gol bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Nico Serrano, gol bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE

Nico Serrano Athleticeko aurrelariak Sporting Gijonen jokatuko du denboraldia amaitu arte, klub zuri-gorriak gaur arratsaldean jakinarazi duenez.

Serranok duela gutxi berritu du Athleticekin zeukan kontratua 2028ko ekainaren 30era arte. Denboraldi honetan, 265 minutu jokatu ditu Ligan, Kopan eta Europa Ligan. Azken lehiaketa horretan, gainera, gola sartu zion Ludogorets taldeari, eta Athleticek neurketa irabazi zuen.

Laugarren lagapena da Serranorentzat, aurrez Mirandes, Zwolle (Herbehereak) eta Racing Ferrol taldeetan aritu baita, Athleticek utzita.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X