Mediku txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nico Williamsek lesioa du izterrean, eta zalantzan dago Kopan Atleticoren aurka parte hartuko duen

Athleticeko jokalariak min hartuta amaitu du Mallorcaren kontrako Ligako partida. Klubak jakinarazi du Nicok lesioa duela eskuin izterreko gihar aduktorean. Iñaki Williamsek, berriz, min zehaztugabea du ezker oinean.
Nico Williams
Nico Williams, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Nico Williams zalantzan dago Athleticek Atletico Madrilen aurka otsailaren 7an Civitas Metropolitano estadioan jokatuko duen Errege Kopako finalerdietako joaneko partidarako.

Ostiralean, otsailaren 2an, talde zuri-gorriko jokalariak min hartu zuen Mallorcaren kontrako (4-0) Ligako neurketan. Nicok San Mameseko berdegunea utzi behar izan zuen, lesionatuta. Hala, bada, Athleticek honako hau jakinarazi du: "Nico Williamsek lesioa du eskuin izterreko gihar aduktorean".

Bilboko klubaren mediku-txostenaren arabera, Iñaki Williamsek "min zehaztugabea" du ezker oinean. Horrez gain, bi jokalariak lesioen bilakaeren zain daudela adierazi du Athleticek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X