Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yerayk lesio muskularra du, "moderatu-larria", eskuin hankako aduktore luzean

Athleticek astelehenean iragarri duenez, atzelari barakaldarra "bilakaeraren zain" izango da.
Yeray, Zubimendirekin lehian, zortzigarren jardunaldiko derbian. Argazkia: EFE.
Yeray, Zubimendirekin lehian, zortzigarren jardunaldiko derbian. Argazkia: EFE.

Yeray Athleticeko erdiko atzelariak lesio muskularra du, "moderatu-larria", eskuin hankako aduktore luzean, Bilboko klubak astelehen arratsaldean iragarri duenez.

Athleticek zehaztu duenez, futbolari barakaldarra "bilakaeraren zain" izango da.

Yeray hasierako hamaikakoan zelairatu zen ostiralean, San Mamesen, Athletic-Almeria partidan, baina zortzigarren minutuan aldaketa eskatu behar izan zuen, mina hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X