Athleticeko bost jokalari lesionatu dira asteburuan, Osasunaren aurkako finalerdiaren atarikoan
Osasunak eta Athleticek asteazkenean jokatuko dute Sadarren, 21:00etan, Kopako finalerdietako joaneko partida, eta Bilboko taldeak, neurketarako bi egun falta direnean, zazpi jokalari ditu lesionatuta; horietako bost azken 48 orduetan lesionatu dira. Hain zuzen, honako hauek dira: Nico Williams (larunbateko entrenamenduan lesionatu zen); Unai Simon, Jon Morcillo, Yeray eta Raul Garcia (Gironaren aurkako partidan lesionatu dira, igandean), eta Ander Herrera eta Iñigo Martinez (aste batzuk daramatzate zelairatu ezinik).
Yerayk abduktorea du minduta, eta igandeko partidan, San Mamesen, Ernesto Valverde entrenatzaileak ordezkatu egin zuen; hori bai, Athleticek emandako mediku txostenean ez da agertzen. Gainerako lesioak, baina, larriagoak omen dira. Ematen du asteburuan lesionatutako bostak baja izango direla Sadarren, Yeray bera barne.
Mediku txostenaren arabera, Unai Simonek "eskuineko Akiles tendoia" du minduta, eta "azterketa osagarriak egingo zaizkio datozen orduetan"; Morcillok "ezkerreko lepauztaia hautsita du", eta Raul Garciak "bihurritua du ezkerreko artikulazio akromioklabikularrean".
Nico Williamsen lesioaren berri Gironaren aurkako partida hasi aurretik eman zuen Athleticek; hain zuzen ere, "eskuin belauneko alboko lotailua bihurritu zuen" larunbateko entrenamenduan.
Arestian esan bezala, Iñigo Martinezek eta Herrerak zenbait aste daramatzate jokatu ezinik. Atzelariak oin zola du minduta, eta Valverdek ezin izan du deialdietan sartu urtarrilaren hasieratik; Herrerak, ordea, arazo muskularrak izan ditu azken asteotan.
Zure interesekoa izan daiteke
Urko Izeta: "Taldea desanimatuta dago"
Athleticek 2-1 galdu du Sevillaren aurka jokatutako partidan, eta 5 puntura ditu jaitsiera postuak.
Iparra galduta jarraitzen du Athleticek Ligan (2-1)
Navarrok aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Pequek eta Akorrek buelta eman diote markagailuari, eta Sevilla nagusitu da azkenean.
Valverde: "Athletic denboraldiko une erabakigarrian dago"
Athleticeko entrenatzaileak aitortu duenez, LaLigako sailkapenean duten egoera kontuan izanda (erdialdean, hamar taldeko multzoan ), eta bizirik Txapeldunen Ligan eta Errege Kopan, "denboraldiko une erabakigarrian" daude.
Valverde: "Nahikoa arriskatu dugu eta ondo atera zaigu; ea San Mamesen lor dezakegun"
Ernesto Valverde Txapeldunen Ligan Atalantaren aurka lortutako garaipenaren ondoren agertu da prentsaurrekoan. Adierazi duenez, garaipena "izugarrizko poza" ekarri die klubari eta ingurukoei, eta Sporting CP taldearen aurka San Mamesen gau magikoa izatea espero du.
Unai Gomez: “Taldeak behar zuen garaipena, eta azkenean gure esku dago sailkapena”
Unai Gomez erdilaria pozik atera da Atalantaren aurkako partidaren ondoren. Beharrezko garaipena zuten Bergamokoa, eta eskerrak eman dizkie zaleei.
Atalanta eta Athleticen arteko Txapeldunen Ligako partidaren laburpena (2-3)
Athleticek 2-3 irabazi dio Atalantari Bergamon. Valverderen taldeak, asko sufritu ostean, Scamaccaren gola irauli dute Guruzeta, Serrano eta Navarroren golei esker.
Javi Lerga: “Bartzelona bezalako talde baten aurka jokatzen duzunean, beti faltako zaizu zerbait”
Athleticek galdu egin du Superkopako finalerdian, 3-1, baina talde zuri-gorriaren entrenatzaileak adierazi du “oso harro” dagoela futbolariek egindako lanarekin.
Athleticek atsedenaldian itxura oso txarra zuen neurketa irauli eta aukerekin jarraitzen du (2-3)
Scamaccak italiarrak aurretik jarri ditu, zuri-gorriak eskas ibili diren lehen zatian. Atalanta erabat nagusi izan da atsedenaldira arte. Aldageletatik bueltan, ordea, lehoiak suspertu egin dira eta markagailua irauli dute, besteak beste, Navarroren lan bikainari esker: bi asistentzia eta gol bat.
Athletic aurretik jarri da Bartzelonaren aurka, Superkopako finalerdian, baina ezin izan du hamar jokalariren kontra (3-1)
Nerea Nevadok, penaltiz, 0-1ekoa sartu du lehen zatian, eta Bartzelonak markagailua irauli du atsedenaldira joan aurretik; bigarren zatian, zuri-gorrien aurkaria hamar jokalari izan dituela aritu bada ere, Javi Lergaren taldeak ezin izan du arriskurik sortu.
Ruiz de Galarreta: "Partida oso fisikoa espero dugu, kristoren taldea da eta neurketa oso zaila izango da"
Hala ere, erdilari zuri-gorriak uste du "sentsazio onak berreskuratzeko toki aproposa dela ere, taldeak partida ona egiten badu eta puntuak lortzen baditugu, horrek indarra emango digulako".