Athleticeko hauteskundeak: modu presentzialean botoa emateko gida praktikoa
Ostiral honetan egingo ditu Athleticek hauteskundeak zehazteko nor izango den klubeko presidentea eta nortzuk egongo diren Zuzendaritza Batzan ondorengo lau urteetan. Bilbotar klubeko bazkideek izango dute aukera botoa emateko, eta, lehen aldiz, San Mames futbol-zelaira joan beharko dute hori egiteko (posta bidezko botoa ez badute eskatu).
Jarraian, azalduko dugu zer izan beharko duten kontuan, ostiral honetan, botoa modu presentzialean emango duten Athleticeko bazkideek.
Non izango dira hauteskundeak? San Mames futbol-zelaian.
Zein ordutatik eman ahalko dute botoa? 9:00etatik.
Zein ordura arte eman ahalko da botoa? 21:00ak arte.
Zer agiri eskatuko diete bazkideei? NANa edo pasaportea. Indarrean izan beharko dira.
Nondik sartu beharko da San Mamesera botoa emateko? 22 eta 23 ateen artean bideratuko duten sarbide batetik. Klubak esan duenez, sarbide hori kanpoaldeko bideo-markagailuaren azpian izango da (Poza Lizentziatuaren kaletik da ikusgai).
Nora joan behar da botoa emateko? Antzinatasunik handieneko bazkideek, ezkerrera, 1-6 mahaietara. Gainerakoek, eskuinaldera, 7-24 mahaietara.
Nola jakin ahalko dute bazkideek zein mahaitan eman behar duten botoa? Athleticek jakinaraziko die, ostegunetik, hau da, hilaren 23tik, posta elektroniko baten bidez, eta baita web-orrian ere, bazkideentzako atal esklusiboan.
Nondik irten behar da zelaitik botoa eman ostean? 2 eta 3 ateen arteko gune batetik. Bazkideek, San Mamesen barruan, aurrerantz ibili beharko dute; ez dute izango zertan atzera jo.
Zure interesekoa izan daiteke
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Valverde: "Aukera ona da guretzat, aste honetako etsipena gorabehera"
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Zailtasunak zailtasun, norgehiagoka aldartea hobetzeko aukera bezala ikusten du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Valverde: "Kanporaketa irauli ahal izateko aukera gehiago sortzea falta izan zaigu"
Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Reala "defentsan sendo" aritu dela eta bere jokalariei "presioa gainditzea kosta" izan zaiela. Prestatzaile zuri-gorriaren ustez, "ez da finalerdia erabaki epaileak adierazitako penaltiagatik".
Padilla: "Dena eman dugu eta burua altxatzea bakarrik geratzen da"
Athleticeko atezainak Realaren aurka galdutako Errege Kopako itzuliko finalerdiaz hitz egin du.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.