IGOERA FASEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Athletic vs Vila-real B norgehiagoka San Mamesen jokatuko da

Bigarren Mailara igotzeko kanporaketari dagokion lehia Athletic-Espanyol partidaren ondoren jokatuko da.
San Mames. Argazkia: EFE
San Mames. Argazkia: EFE

Bilbao Athleticek Vila-real B izango du aurkari igande honetan, Bigarren Mailan aritzeko sailkapena ematen duen igoera-faseko lehen kanporaketako joaneko partidan.

Athleticek asteazken honetan jakitera eman duenez, norgehiagoka hori San Mamesen jokatuko da, 18:30ean, hau da, Athletic-Espanyol (16:15) Lehen Mailako neurketa amaitu ondoren.

Athleticen bigarren taldeak Lezaman jokatu ohi du, baina aldaketa hori talde zuri-gorriak berak eskatu zion Espainiako Futbol Federazioari iragan astelehenean.

Egoera ez da berria Bilbao Athleticentzat, duela hiru denboraldi ere igoera-fasean parte hartu baitzuen, eta bere lehiak San Mamesen jokatu zituen emaitza onarekin, mailaz igotzea lortu baitzuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X