Valentzia, San Mamesen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kepak hasieratik jokatuko du; eta Rico eta Saborit, deialdian

Valverderen zerrenda: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Muniain; Aduriz; Iraizoz, Bóveda, Saborit, Iturraspe, Rico, Susaeta eta Sabin Merino.
18:00 - 20:00
Valverde: 'Aurreko denboraldian ehundik gora aukera egin genituen'

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak aurreratu duenez, Kepa Arrizabalaga izango da bilbotarren atezain titularra igandean, San Mamesen, Valentziaren aurka jokatuko duten partidan. Horrez gain, Mikel Rico eta Saborit lehen aldiz deitu ditu.

Rico lehen jardunaldietan lesionatu eta Saboritek, berriz, urtebete eman du Bilbao Athleticek. Iñigo Lekue eta Mikel Vesga zerrendatik kanpo utzi ditu Valverdek.

Beste batzuk ere kanpoan geratu dira: Iago herrerin atezaina (Kopan titularra izango da) eta Xabi Etxeita. Zornotzarra ere kanpoan geratu zen Europa Ligan Sassuoloren aurka jokatutako norgehiagoka.

Valverderen zerrenda

Hauexek dira Valverdek igandeko partidarako deitutako 18 jokalariak:Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Muniain; Aduriz; Iraizoz, Bóveda, Saborit, Iturraspe, Rico, Susaeta eta Sabin Merino.

a Sabin Merino.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X