San Mames, Europarekin hitzordua
Athleticek eta Olympique Marsellak Europa Ligako final-hamaseirenetako bueltako partida jokatuko dute San Mames futbol-zelaian. Joaneko 0-1eko emaitzari esker zuri-gorriak dira faboritoak, baina hori berdegunean erakutsi beharko dute.
Beñat Etxebarria baja izango da, zigortuta eta Iñaki Williams minduta, ere.
Ustezko hamaikakoak
Athletic Club: Iago Herrerin: De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, Rail Garcia, Muniain; eta Aduriz.
Olympique Marsella: Mandanda; Manquillo, Nkoulou, Rolando, Mendy; Isla, Lass Diarra; Alessandrini, Cabella, Nkoudou; eta Batshuayi.
Epailea: Aleksey Kulbakov (BIE). San Mames, 19:00.
FINAL-HAMASEIRENAK
FC Lokomotiv Moskva 17.00 SK Fenerbahçe
SK Rapid Wien 19.00 CF Valencia
Liverpool FC 19.00 FC Augsburg
FC Krasnodar 19.00 AC Sparta Praha
SS Lazio 19.00 Galatasaray AS
FC Schalke 04 19.00 FC Shakhtar Donetsk
Athletic Club 19.00 Olympique de Marseille
Bayer 04 Leverkusen 19.00 Sporting Clube de Portugal
SSC Napoli 21.05 Villarreal
FC Basel 1893 21.05 AS Saint-Étienne
Molde FK 21.05 Sevilla FC
Tottenham Hotspur FC 21.05 ACF Fiorentina
FC Porto 21.05 Borussia Dortmund
Olympiacos FC 21.05 RSC Anderlecht
Manchester United FC 21.05 FC Midtjylland
FINAL-HAMASEIRENAK, joaneko emaitzak
Anderlecht 1-0 Olympiacos
Midtjylland 2-1 Manchester United
Fiorentina 1-1 Tottenham Hotspur
Dortmund Borussia 2-0 FC Porto
Villarreal CF 1-0 SSC Napoli
Saint-Étienne 3-2 FC Basel 1893
Sevilla FC3-0Molde
Sporting CP 0-1 Bayer 04 Leverkusen
Valencia CF 6-0 SK Rapid Wien
FC Augsburg 0-0 Liverpool
Sparta Praha 1-0 FC Krasnodar
Galatasaray AS 1-1 SS Lazio
FC Sion 1-2 SC Braga
FC Shakhtar Donetsk 0-0 FC Schalke 04
Olympique de Marseille 0-1 Athletic Club
/strong>Zure interesekoa izan daiteke
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Valverde: "Aukera ona da guretzat, aste honetako etsipena gorabehera"
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Zailtasunak zailtasun, norgehiagoka aldartea hobetzeko aukera bezala ikusten du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Valverde: "Kanporaketa irauli ahal izateko aukera gehiago sortzea falta izan zaigu"
Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Reala "defentsan sendo" aritu dela eta bere jokalariei "presioa gainditzea kosta" izan zaiela. Prestatzaile zuri-gorriaren ustez, "ez da finalerdia erabaki epaileak adierazitako penaltiagatik".
Padilla: "Dena eman dugu eta burua altxatzea bakarrik geratzen da"
Athleticeko atezainak Realaren aurka galdutako Errege Kopako itzuliko finalerdiaz hitz egin du.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.