Olympique Marseilla, Athleticentzako laugarren aurkari frantziarra
Athleticek lehen aldiz jokatuko du ostegunean, partida ofizialean, Olympique Marseillaren aurka, Velodrome futbol-zelaian, Europa Leagueko final-hamaseirenetako kanporaketako joaneko neurketan. Michelen gizonak historian zehar lehoiek izan duten Frantziako laugarren aurkaria izango dira, Europa mailako lehiaketei dagokienez. Marseillako taldearen aurka aritu aurretik, Athleticek beste hiru arerio frantziar izan ditu: Girondins Bordele (1967an eta 1984an), PSG (2011n) ella Olympique Lyon (2012an). Talde bizkaitarraren balantzea orekatua da: kanporaketa bat gainditu eta beste bat galdu dute bilbotarrek, eta behin lortu dute hurrengo faserako sailkatzea eta beste batean kanpoan geratu dira taldekako faseetan, Frantzian jokatu duenean.
Girondins, bi aldiz
Girondins Bordele izan zen Athleticen aurka jokatu zuen Frantziako lehen taldea, nazioarteko txapelketa ofizialean. 1967an egin zuen, hain zuzen, Fairs Cupen (UEFA Kopa izendatu zuten gerora, 1971tik aurrera), final-zortzirenetan. Piru Gainza zen lehoien entrenatzaile orduan, eta Frem Kopenhage kanporatu zuten final-hamaseirenetan (4-2 izan zen azken emaitza). Bordeleko taldeak, bere aldetik, Irlandako St Patrick’s Athletic utzi zuen txapelketatik at, 9-4 irabazita. Zuri-gorriek, aldiz, ez zuten arazo handirik izan kanporaketa hura gainditzeko; 1-3 gailendu ziren joaneko partidan, Bordeleko Lescure Parc futbol-zelaian (Txetxu Rojok, Anton Arietak eta Fidel Uriartek egin zituzten golak), eta San Mamesen 1-0 amaitu zen partida, Estefanoren golari esker. Girondinsek Frantziako Kopako finala jokatu zuen denboraldi hartan bertan; aurreko denboraldian, 1966-67koan, Ligako laugarren postuan sailkatu zen.
Emaitza oso bestelakoa izan zen 1984an. Athleticek eta Girondinsek Europako Kopan (gaur egungo Championsen) jokatu zuten elkarren aurka; izan ere, Espainiako eta Frantziako Ligak irabazi zituzten aurreko denboraldian, 1983-84an. Bordeleko taldean hainbat izen handi zeuden. Besteak beste, Alain Giresse, Bernard Lacombe, Jean Tigana edo Patrick Battiston zeuden Aime Jacquet entrenatzailearen esanetara (Frantziako hautatzaile izan zen urte batzuk geroago, eta 1998an Munduko Kopa irabazi zuen, Frantzian bertan). Joanekoan, Girondinsek 3-2 irabazi zuen, eta abantaila lortu zuen, baina Endikaren eta Julio Salinasen golek kanporaketa gainditzeko itxaropen handiak eman zien Javier Clementeren gizonei. Itzulerako partidan, baina, lehoiek ezin izan zuten golik egin, eta 0-0ekoak frantziarrak jarri zituen hurrengo fasean. Girondins finalerdietara heldu zen urte hartan, baina Juventusek finaletik kanpo utzi zuen, titulua eskuratu baino lehen. Ondorengo bideoan, joaneko partidako irudiak daude:
PSG, hurrengoa
2011n topatu zuen Athleticek beste talde frantziar bat Europako ibilbidean. Marcelo Bielsa entrenatzaile zegoen lehen denboraldian, lehoiek Slovan Bratislava, Salzburgo eta Paris Saint Germain izan zituzten aurkari, taldekako fasean. Bazirudien PSG zela faboritoa, baina emaitzek ez zuten baieztatu aurreikuspena, eta Athleticek eta Salzburgok egin zuten aurrera. Ligaxkako bigarren jardunaldian, San Mamesen, Athleticek 2-0 irabazi zuen PSGren aurka, Igor Gabilondo eta Markel Susaetaren golei esker, eta Parisen, azken partidan, frantziarrak 4-2 gailendu zitzaizkion Athletici (Jon Aurtenetxek eta David Lopezek egin zituzten golak). Nabarmendu behar da, dena den, Athleticek ez zuela ezer jokoan Parisko neurketan; izan ere, taldeko lehen postua bermatuta zuten aurretik. Lehoiek, hala, finalera eramango zituen ibilbideko lehen urratsa zuten emana, Parisko partida amaituta.
Urtebete geroago, Europa Leagueko taldekako fasean ere, Athleticek Oympique Lyonen aurka jokatu behar izan zuen; alegia, orain arte izan duen Frantziako azken aurkariaren aurka. Olympique Lyonek bi partidak irabazi zituen: 2-1, Frantzian (Ibairen gola), eta 2-3, Bilbon (Herrera eta Aduriz, golegile). Olympiquek hurrengo faserako txartela lortu zuen, eta Tottenhamek kanporatu zuen bertan, baina Athleticek ezin izan zuen aurrera egin, eta multzokako fasean geratu zen txapelketatik at.
Zure interesekoa izan daiteke
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Valverde: "Aukera ona da guretzat, aste honetako etsipena gorabehera"
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Zailtasunak zailtasun, norgehiagoka aldartea hobetzeko aukera bezala ikusten du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Valverde: "Kanporaketa irauli ahal izateko aukera gehiago sortzea falta izan zaigu"
Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Reala "defentsan sendo" aritu dela eta bere jokalariei "presioa gainditzea kosta" izan zaiela. Prestatzaile zuri-gorriaren ustez, "ez da finalerdia erabaki epaileak adierazitako penaltiagatik".
Padilla: "Dena eman dugu eta burua altxatzea bakarrik geratzen da"
Athleticeko atezainak Realaren aurka galdutako Errege Kopako itzuliko finalerdiaz hitz egin du.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.