Igandean, Real Madrilen aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gure asmoa ez da irudi ona ematea, puntuak lortzea baizik'

Valverderen arabera, taldeak ez du "jarrera falta": "Talde normala gara, eta gauzak ondo egiten ditugunean onak gara".
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Efe.

Athleticek Santiago Bernabeun jokatuko du igande honetan (21:00etan) eta Ernesto Valverde teknikariak partidaren garrantzia azpimarratu nahi izan du.

Talde zuri-gorria bolada txarrean da, eta horregatik honakoa adierazi du Valverdek: "Gure asmoa ez da irudi ona ematea, puntuak lortzea baizik".

Valverderen arabera, taldeak ez du "jarrera falta": "Talde normala gara, eta gauzak ondo egiten ditugunean onak gara".

Real Madril, kontraerasoan onena

Aurkariari buruz galdetu diotenean, Athleticeko entrenatzaileak kontraerasoan talderik onena dela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X