Zuri-gorrien teknikari berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic, Marcelo Bielsaren aginduetara

Gaur goizean heldu da Bilbora eta dagoeneko bere lehen entrenamendua zuzendu eta Lezamako prentsa-aretoa estreinatu du.

Marcelo Bielsa Athletic Clubeko entrenatzaile berria gaur goizean iritsi da Loiuko aireportura eta dagoeneko bere lehen entrenamendua zuzendu du Lezaman. Bertan Josu Urrutia presidentea ezagutu du.

Loiun Jose Mari Amorrortuk eta Aitor Larrazabalek hartu dute teknikari argentinarra. Ondoren Lezamarantz abiatu dira. Hirurekin batera Claudio Vivas bigarren entrenatzailea, Luis Mari Bonini prestatzaile fisikoa eta Pablo Quiroga eta Gabriel Aravena laguntzaileak joan dira. Azpimarratzekoa da Aitor Iru izango dela atezainen entrenatzailea, Luis Llopisen ordez.

Ikusmin handia sortu du entrenatzaile argentinarrak eta asko izan dira Lezamako instalazioetara hurbildu diren zaleak. Bielsa agurtzen aritu da eta detaile polita izan du autografo bat eskatu dion ume batekin: eskutik hartu du eta paseotxo bat eman dute berdegunetik Athleticeko zaleen aurrean.

Gaur arratsaldean berriro entrenatuko dira bilbotarrak eta ostegunean, bihar, Valentziarantz abiatuko dira.

Marcelo Bielsaren aurreneko hitzak

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X