Alaves
2024/09/25 - 01:14
Alavesek ausart jokatu du Bernabeun, eta ezinezkoa ematen zuen partida berdintzear izan da (3-2)
Lucas Vazquezek eta Kylian Mbappek, lehenengo zatian, eta Rodrygok, atsedenaldiaren ostean, talde zuriaren golak egin dituzte, baina Protesonik eta Kike Garciak, 85. eta 86. minutuetan, Gasteizko taldearenak sartu dituzte, eta Alaves amaierara arte aritu da berdinketaren bila.
2024/09/23 - 16:42
Garcia Plaza: ''Ezin zara Mbappez edo Viniciusez kezkatu, jokalari guztiez egin beharko zenukeelako orduan''
Luis Garcia Plaza Alavesen entrenatzaileak Real Madrilen aurka asteartean jokatu beharreko ligako partidaz hitz egin du hedabideen aurrean. Orain arte egindako lanarekin jarraitu behar dutela azpimarratu du, jokalari jakin batzuez kezkatu gabe. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/09/21 - 01:56
Garcia Plaza: ''Prestatu duguna primeran atera zaigu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako seigarren jardunaldian Sevillaren aurka lortutako garaipena baloratu du. Batez ere lehen zatian taldeak erakutsitako maila ona azpimarratu du, eta jokalariek entrenamenduetan landutakoa ondo aplikatu dutela gaineratu du.
2024/09/21 - 01:00
Alavesek Sevilla garaitu du Mendizorrotzako lehian (2-1)
Babazorroak 2-1 nagusitu dira Carlos Vicenteren eta Carlos Martinen golei esker, minutuek aurrera egin ahala menderatu duten partidan, Lukebakiok partidari emozioa eman arren.
2024/09/19 - 17:25
Luis Garcia Plaza: ''Sevilla trantsizio garaian dago; entrenatzaile ona eta jokalari bikainak ditu''
Alavesek Sevilla hartuko du, ostiral gauean, Mendizorrotzan; Gasteizko taldeko entrenatzailearen iritziz, Sevillak aurreko partidan lortutako garaipenak "lasaitasun handia" emango die Francisco Javier Garcia Pimientaren gizonei. Luis Garcia Plazak uste du norgehiagoka "oso garrantzitsua" dela.
2024/09/18 - 20:15
Tenaglia: ''Hasiera positiboa izan da, nola lan egiten dugun da gakoa''
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak klubeko telebistan hitz egin du taldearen denboraldi hasierari buruz. Gaineratu du eguneroko lana dela sasoi hasiera onaren gako nagusia. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/09/14 - 20:42
Tenaglia: ''Bost minutuan partida galdu dugu''
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian Espanyolen aurka jasotako porrotaz hitz egin du. Bost minutuan partida galtzeagatik triste agertu da, baina hobetzen lagunduko diela uste du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/09/14 - 20:18
Alaves azken unera arte borrokatu da, baina galdu egin du Espanyolen aurka (3-2)
Javi Puadoren hiru golek, azkena penaltiz, baliorik gabe utzi dute Tomas Conechnyren gola, eta babazorroen bigarren porrota eragin dute, nahiz eta Tenagliaren golak azkeneraino borrokan mantendu dituen.
2024/09/13 - 17:07
Luis Garcia Plaza: ''Espero dezagun inertzia positiboak jarraitzea eta puntuak gehitu ahal izatea''
Alavesek Espaynoli egingo dio bisita larunbatean. Taldeak sentsazio onekin ekin dio ligari, eta Luis Garcia Plazak bide beretik jarraitu nahi du.
2024/09/12 - 17:24
''Pozik gaude'', dio Sergio Fernandezek, merkatuak Alavesentzat zer ekarri duen aztertuta
Gasteizko taldeak hamaika jokalari berri ditu 2024-25 denboraldirako. Klub babazorroaren kirol zuzendariak, ostegunean, fitxaketetako merkatuak udan Alavesi zer eman dion aztertu du.
2024/09/11 - 15:24
Jordan: ''Nahi nauten lekuan egon nahi nuen, hemen ni etortzea nahi zuten eta hemen egoteak pozten nau''
Alavesek Joan Jordan aurkeztu du. Erdilaria Sevillak utzita iritsi da Gasteizko taldera. Andaluziako taldean jokatzeaz gain, Espanyolen, Valladoliden eta Eibarren ibilitakoa da. Gogotsu azaldu da Alavesekin hasi berri duen etapari begira.
2024/09/06 - 17:55
Sivera: ''Anbizioa izan behar dugu, ia pasa den urtean lortutakoa hobetzen dugun''
Alavesek bikain ekin dio denboraldiari. 7 puntu lortu dituzte, azken bi partidetan garaipena erdietsita. Gu Antonio Sivera kapitainarekin izan gara. Taldea bezala, une gozoa bizitzen ari da atezaina.
2024/09/03 - 19:07
Guridiren eta Villalibreren gonbita EA Sports Ligako euskal taldeen partidak EITB Median ikusteko
EA Sports Ligako euskal taldeen partidak EITB Median ikusteko gonbidapena egin diete ikus-entzuleei Jon Guridi eta Asier Villalibre Alaves taldeko jokalariek. Astelehenetan, ETB1en eta eitb.eus-en izango dira neurketak ikusgai. Irailaren 16an, Rayo-Osasuna neurketa izango da.
2024/09/01 - 22:09
Jon Guridi: ''Geldialdira zazpi punturekin joatea oso inportantea da''
Alavesek 2 eta 0 irabazi du Mendizorrotzan Las Palmasen aurka EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partida. Golak Carlos Vicentek eta Toni Martinezek egin dituzte.
2024/09/01 - 21:10
Alavesek nagusitasunez mendean hartu du Las Palmas (2-0)
Garaipen garrantzitsua lortu du talde babazorroak geldialdira zazpi punturekin joateko. Neurketako golegileak Carlos Vicente eta Toni Martinez izan dira. Abantaila are handiagoa izan zitekeen, baina Conechnyren gol batek ez du balio izan jokoz kanpo egoteagatik, eta Romerok penalti bat huts egin du.
2024/08/31 - 01:42
Nikola Marasek utzita jokatuko du Sporting Gijonen
Marasek etapa profesional berri bati ekin dio denboraldi honetan EA Sports Ligara igotzeko borrokatu nahi den talde batean, aurreko denboraldian play-offa jokatu ondoren.
2024/08/30 - 17:10
Alavesek Mouriño erdiko atzelaria aurkeztu du
Erdiko atzelari uruguaiarra, 22 urtekoa bera, Atletico Madriletik iritsi da Gasteizko klubera. 2023-24 denboraldian, Zaragozan aritu zen, Hypermotion Ligan, Madrilgo taldeak utzita.
2024/08/30 - 00:53
Joan Jordanek utzita jokatuko du Alavesen
Joan Jordan Mendizorrotzara iritsiko da Arabako taldeari talentua eta esperientzia emateko, eta berehala hasiko da taldearekin entrenatzen.
2024/08/29 - 18:39
Toni Martinez: ''Hasieratik sentitu dut Alaves etxe berria nuela''
Toni Martinezek estreinako gola sartu zuen asteazken honetan , abuztuaren 28an, Realaren aurka, talde gasteiztarrarekin. Murtziarrak aurkezpenean azaldu duenez, iritsi den momentutik oso eroso sentitu da taldekideekin.
2024/08/29 - 03:29
Asier Villalibre: ''Uste dut taldeak lan oso ona egin duela''
Alaveseko aurrelariak gola sartu du, penaltiz, bere taldeak Realaren aurka Donostian jokatutako euskal derbian. Villalibreren iritziz, Gasteizko taldeak merezita eskuratu ditu hiru puntuak, Reale Arenan.