KLUBA UTZI DU

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Coudetek Alaveseko entrenatzailea izateari utzi dio

Argentinarra 2024ko abenduan hasi zen euskal taldea zuzentzen, Luis Garcia Plazaren ordez. 2024-2025 denboraldian, Coudet entrenatzaile zebilela, Alavesek EA Sports Ligako azken-aurreko jardunaldian lortu zuen mailari eustea, eta 2025-2026an jaitsiera postuetatik kanpo ibili da.

GRAFCAV297. VITORIA (ESPAÑA), 26/02/2026.- El entrenador del Deportivo Alavés, el "Chacho" Coudet, durante la rueda de prensa previa al partido del equipo contra el Levante, en la que también ha hablado sobre su posible marcha al River Plate argentino. EFE/Adrián Ruiz Hierro.
Chacho Coudetek zuzendu du Alaves 2024ko abendutik. Argazkia: EFE.

Eduardo Chacho Coudetek Alaveseko entrenatzailea izateari utzi dio, Gasteizko klubak baieztatu duenez. Horrenbestez, Coudetek Alavesek eman duen urte bat eta hiru hilabeteko epea amaitu du; izan ere, 2024ko abenduan iritsi zen Gasteizko taldera, Luis Garcia Plazaren ordez.

Coudet entrenatzaile, Alavesek, 2024-2025 denboraldian, EA Sports Ligan mailari eustea lortu zuen, txapelketako azken-aurreko jardunaldian; Arabako taldeak hamabosgarren postuan bukatu zuen Liga, 42 puntu eskuratuta. 2025-2026 denboraldian, Alaves jaitsiera postuetatik kanpo ibili da, eta egun, 26. jardunaldia jokatuta, hamaseigarren tokian dabil, 27 puntu erdietsita, hau da, hamazortzigarren postuan dagoen Mallorcak baino hiru puntu gehiago eskuratuta; gainera, Alaves Errege Kopako final laurdenetara iritsi da, besteak beste Sevilla eta Rayo Vallecano txapelketatik at utzita.

Alavesek eskerrak eman dizkie Eduardo Coudeti eta bere lantalde osoari "egindako lanagatik", eta entrenatzaile argentinarrari "zorterik handiena" opa dio "hurrengo erronka profesional eta pertsonaletan".

Eduardo Coudet

Errespetu falta gisa ez ulertzea espero dut

Bestalde, Coudetek azaldu du taldetik alde egitea erabaki badu "aukera handi" bat eskaini diotelako izan da, eta "errespetu falta gisa ez ulertzea" espero duela erantsi du.

Argentinarrak, Gasteizko klubaren bidez, "jarraitzaile guztiei besarkada handi bat" bidali nahi izan die, eta eskerrak eman dizkie Alaveseko zuzendariei eta langileei "egindako lanagatik eta erakutsitako errespetuagatik". "Klub hau Lehen Mailan mantentzen dute", goraipatu du.

"Konfiantza handia izan talde honetan, ziur aski gauzak ondo joango direlako eta helburua beteko delako", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X