Espiren azken uneko golek Alavesen lan ona zapuztu dute Levanten (2-0)
Alavesek 2-0 galdu du Levanteren aurka ostiral honetan, Ciutat de Valencia zelaian, EA Sports Ligako 26. jardunaldiari hasiera eman dion partidan. Lehen zatian jaun eta jabe izan dira, gola sartzeko hainbat aukerarekin, baina Paradaren kaleratzeak eta Espiren azken minutuko golek punturik gabe utzi dituzte babazorroak.
Coudetek Toni Martinezen eta Boyeren aldeko apustua egin du erasoan, eta ondo asmatu du, izan ere, lehen minutuetan aukera bana izan dute, Tonik buruz eta Boyek taldekako jokaldi batean. Levanteren aldetik, jokalari arriskutsuena Carlos Alvarez izan da, jokoa antolatuz eta oso adi hutsuneetara.
Gasteizko taldea jokoaren gidaritza hartzen joan da denborak aurrera egin ahala, eta min handia egitea lortu du hegaletatik zuzendutako erasoekin. Antonio Blancok, Ligan 100 partida bete dituenak, gora jaurti du aukera on bat, eta Tonik bigarren aukera bat izan du jaurtiketez jositako jokaldi korapilatu batean.
12 jaurtiketa egin ditu Alavesek lehen zatian, baina ez dio balio izan gola aurkitzeko. Are gehiago, azken minutuan Siverak Carlos Alvarezen jaurtiketa gelditu behar izan du gola eragozteko.
Bigarren zatian ere agintzen hasi da Alaves, baina 60. minutuan dena aldatu da. Paradak bigarren txartel horia jaso du, taldea bat gutxiagorekin utziz. Hala, Coudetek aldaketak egin behar izan ditu, eta Guevara eta Garces sartu dira zelaira Aleña eta Toni Martinezen ordez.
Egoerak indarra eman dio Levanteri eta erasora jaurti da. Hurrengo minutuetan Sivera bilakatu da protagonista, hainbat geldiketa garrantzitsu egin behar izan baititu.
Eusten jakin dute, baina min gehien egiten duenean, azken minutuan, Levantek garaipenaren gola lortu du. Lehen errematea oztopatu dute, baina Espik aldaratzea jaso du eta, zorte apur batekin, sarera bidali du baloia (1-0).
Luzapenean, Espik bigarren gola sartu du partida ixteko (2-0).
Alavesek garesti ordaindu du lehen zatiko aukerak aprobetxatu ez izana, eta punturik gabe geratu da Levanten.
Zure interesekoa izan daiteke
Sivera: "Bat gutxiagorekin egotea traba izan da"
Alaveseko atezainak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Levanteren aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-0).
Chacho Coudet, River Platen ustezko eskaintzari buruz: "Inor ez da nirekin komunikatu, ezta nire ordezkariarekin ere"
Chacho Coudet Alaveseko entrenatzaileak River Plate taldearen ustezko fitxaketaren zurrumurruei buruz hitz egin du prentsaurrekoan. Azaldu duenez, inork ez dio ezer galdetu, ez berari ezta haren ordezkariari ere. Halaber, biharko Levanteren aurkako partida nola ikusten duen aztertu du.
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Coudet: "Aurkariari begiratu arren, fokua gugan jarrita eduki behar dugu"
Alavesek Girona hartuko du astelehen honetan, 21:00etan, Mendizorrotzan. Babazorroen entrenatzailearen esanetan, oso partida zaila izango da, eta oso garrantzitsua izango da gauzak ondo egitea.
Tenaglia: "Guk astelehenean etxean hiru puntuak bildu behar ditugu, final bat da"
"Ezin dugu aukera gehiago alferrik galdu, aurkaria Girona izan arren", ohartarazi du atzelari argentinarrak. "Hiru partida oso garrantzitsu datozkigu; lehenengoa, astelehenean", gaineratu du.
Guevara: "Etxera burumakur goaz, gaur aukera oso garbia genuen irabazteko"
Ander Guevara Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partida, Sevillaren aurka, 1-1 amaitu ondoren.
Alavesek bi puntu utzi ditu Sevillan (1-1)
Coudeten taldeak ez du aprobetxatu 15. minututik jokalari bat gehiagorekin jokatu izana. Epaileak, gainera, baliorik gabe utzi du Boyek sartutako gola, jokoz kanpoko polemikoa adierazita.