Lesioak, Alavesen: Protesonik zuntz haustura du, eta Hugo Novoak pubalgia
Carlos Protesonik zuntz haustura du, eta Hugo Novoak pubalgia, Alavesek asteartean iragarri duenez. Gasteizko klubak emandako txosten medikuak zehaztu duenez, Protesoni ostiralean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Mallorcaren aurkako partidan, eta Hugo Novoak, ordea, hainbat aste daramatza jokatu ezinik.
Hala zehaztu du Alavesek: Protesonik zuntz haustura du, ezker hankako muskulu iskiotibialetan. Erdilaria errehabilitazio tratamenduarekin hasi da, eta eboluzioak markatuko du noiz itzuliko den zelaietara.
Hugo Novoa atzelariak pubalgia du, eta ezin izan du jokatu azken asteetan. Irrati-frekuentziako tratamendua egin zioten, eta, orduan, infekzio bat izan zuen; horrek sendatze prozesua luzatu du. Lesioaren osaeraren bilakarerak markatuko du noiz itzuliko den zelaietara, kasu honetan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaitsieratik ihes egiteko garaipena lortu du Alavesek Betisen aurka (2-1)
Sivera harresi bilakatu da atean, eta Carlos Vicentek eta Toni Martinezek sartu dituzte babazorroak jaitsiera postuetatik ateratzeko golak.
Chacho Coudet: "Etxean jokatzen dugu eta badakigu bertan indartsuagoak garela"
Alavesek Betis hartuko dute igande honetan Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 21. jardunaldiari dagokion partidan. Aurkariaren hierarkia dela eta, garaipena lortzea oso garrantzitsua da babazorroentzat.
Denis Suarez: "Gaurko porrota gogorra da, baina Liga asko geratzen da"
Deportivo Alavesek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurka igande honetan Metropolitanon jokatu duen partida eta jaitsiera postuetara jaitsi da. Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.
Ander Guevara: "Aurrerapauso bat eman behar dugu, autokritika egin, berriz ere irabaztera bueltatzeko”
Deportivo Alaves jaitsiera postuetan sartu da. Chacho Coudeten taldea 1 eta 0 erori da Atletico Madrilen aurka. Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.
Alaves jaitsierako postuetara erori da, Atleticoren aurka galduta (1-0)
Alavesek ez du partida ona egin Metropolitanon, azken txanpan suspertu eta berdinketa lortzeko zorian izan bada ere. Sorlothek sartu du Atleticoren gola, bigarren zatia hasi eta berehala.
Coudet: "Kopari begira egonez gero, Bigarren Mailara goaz"
Alavesek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, Metropolitanon, EA Sports Ligako 20. jardunaldiko partida.
Coudet "pozik" azaldu da, eta "sentsazio oso onekin" geratu direla erantsi du
Alavesen entrenatzaileak Kopako final-laurdenetarako txartela lortu izana ospatu du, eta Rayo Vallecanoren aurka "partida oso ona" egin dutela uste du, "aurkari oso zaila baitzen".
Toni Martinezen eta Carlos Vicenteren golek final-laurdenetan sartu dute Alaves, Rayoren aurkako partida itxi batean (2-0)
Lehen zati orekatua hutsean berdinduta amaitu dute bi taldeek, baina atsedenaldiaren ostean Alavesek saria eskuratu du lehen minutuetan, eta jarraian aldapa gehiago leundu zaio Gasteizko taldeari, epaileak Isi Palazon egotzi baitu.
Coudet: "9 urte dira Alaves ez dela final-laurdenetarako sailkatzen, polita izango litzateke"
"Azken bost urteetako lehen itzulirik onena egin dugu, ez da gutxi, bihar final-laurdenetan sartzeko aukera dugu, eta duela bederatzi urte klubak ez du hori lortu; ez da kontu makala", azpimarratu du entrenatzaile babazorroak.
Toni Martinez: "Lehen zati oso duina egin dugu, baina konturatu orduko 3-0 gindoazen"
Alavesek porrot gogorra jaso du Vila-realen etxean, nahiz eta lehen zatian oso ondo aritu den. Toni Martinezek sartu du babazorroen gola, 85. minutuan.