Deialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abqar, Alaveseko atzelaria, Marokok deitu du 2024ko Afrikako Koparako

Abqarrek Ligako 6 partida eta Betisen aurkako Errege Kopako kanporaketa gal ditzake, baita finalerdietako joaneko partida ere.
Abdel Abqar
Abdel Abqar Artxiboko irudia: EFE

Abdelkabir Abqar, Deportivo Alaveseko atzelaria, Walid Regragui hautatzaile marokoarrak deitu du, urtarrilaren 13tik otsailaren 11ra, Boli Kostan jokatuko den Afrikako Nazioen Kopa jokatzeko.

Erdiko atzelariaren deialdia arazo bat da Alavesentzat, Aleksandar Sedlar serbiarraren lesioaren ostean jokalari gutxi baititu postu horretan jokatzeko.

Izan ere,  Abqarrek Ligako 6 partida eta Betisen aurkako Errege Kopako kanporaketa gal ditzake, baita finalerdietako joaneko partida ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Guevara
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ander Guevara: "Aurrerapauso bat eman behar dugu, autokritika egin, berriz ere irabaztera bueltatzeko”

Deportivo Alaves jaitsiera postuetan sartu da. Chacho Coudeten taldea 1 eta 0 erori da Atletico Madrilen aurka.  Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X