GAURTIK AURRERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek denboraldi berrirako kamisetak aurkeztu ditu

Gasteizko taldeak elastiko txuri-urdin berria estreinatuko du, eta ikurrinaren koloreak erabiliko ditu bigarren ekipamendurako.
Alaveseko kamiseta berriak
Alaveseko kamiseta berriak. Argazkia: Alaves

Alavesek Lehen Mailara itzuliko den denboraldian erabiliko dituen elastiko berriak plazaratu ditu. Jantzi berriak % 100 birziklatutako materialarekin eginak daude.

Urdinak eta zuriak jarraitzen dute izaten lehenengo ekipazioko koloreak, marra bertikal klasikoak errespetatuta, baina marra urdinak zuriak baino zabalagoak dira. Horrez gain, kamisetak pikodun lepoa darama.

Bestalde, kolore berdea, xehetasun gorri eta zuriekin, da protagonista Gasteizko taldeak bisitari gisa jokatuko dituen partidetako elastikoan.

Jantzi berriak eskuratzeko asmoa duten zaleek, gaurtik aurrera izango dute aukera erosteko Baskonia-Alaves Store dendan.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Guevara
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ander Guevara: "Aurrerapauso bat eman behar dugu, autokritika egin, berriz ere irabaztera bueltatzeko”

Deportivo Alaves jaitsiera postuetan sartu da. Chacho Coudeten taldea 1 eta 0 erori da Atletico Madrilen aurka.  Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X