Ez du klubean jarraituko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Taichi Harak ez du Alavesen jarraituko, eta Kyoto FC taldeak fitxatu du

Aurrelariak bi denboraldi eman ditu Gasteizko klubean; horietan, bi aldiz jokatu du, utzita, Belgikako Ligako Sint-Truiden taldean.
Taichi Harak Kyoto FC taldean jokatuko du aurrerantzean. Argazkia: Alaves.
Taichi Harak Kyoto FC taldean jokatuko du aurrerantzean. Argazkia: Alaves.

Taichi Hara aurrelariak ez du Alavesen jarraituko, eta Kyoto FC taldeak fitxatu du, astelehenean Gasteizko klubak jakitera eman duenez. Hala, aurrelari japoniarra bere sorterrira bueltatuko da, Arabako taldean bi denboraldi emanda.

Hara NK Istra taldetik iritsi zen Alavesera, 2021ean, eta bi aldiz jokatu du, utzita, Belgikako Ligako Sint-Truiden taldera. 2022-23 denboraldiko lehen hilabeteetan, Alavesen aritu zen, eta bi gol sartu zituen: bata, Lugoren aurka; bestea, Lleidaren kontra, Kopako lehen kanporaketan.

Neguko merkatuan, baina, berriro irten zen taldetik, utzita, Belgikako taldera, urtarrilean Asier Villalibre Alavesera heldu baitzen. Orain, jokalariak Alavesekin izan duen harremana amaitu egin da, eta Japoniara itzuliko da; Gasteizko klubak "zorterik onena" opa dio, hemendik aurrera ibiliko den taldean.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Guevara
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ander Guevara: "Aurrerapauso bat eman behar dugu, autokritika egin, berriz ere irabaztera bueltatzeko”

Deportivo Alaves jaitsiera postuetan sartu da. Chacho Coudeten taldea 1 eta 0 erori da Atletico Madrilen aurka.  Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X