Ingalaterrak helburua bete du, Argentina nagusi izan da eta Portugalek bidea zaildu du
Taldeen faseko azken jardunaldiak golak eta ezustekoak utzi ditu: Ingalaterra, Argentinak, Kolonbia eta Kroazia sailkatu dira. Portugalek, berriz, multzoko bigarren postuan bukatuta, bide zorrotzagoa izango du kanporaketetan. Txapelketa bere fase erabakigarrian sartu da orain, final-hamaseirenak zehaztuta.
Lionel Messi, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
2026ko Munduko Txapelketako multzoen fasea golez eta sorpresaz betetako jardunaldi batekin iritsi da amaierara. Ingalaterrak L multzoko lidergoa ziurtatu du, nahiz eta Panamaren aurka jokatutako partidan ez konbentzitu (0-2), eta Kroaziak eta Ghanak ere garaipena lortu dute. K multzoan, Kolonbiak lehen postuan bukatu du, Portugal menderatuta (0-0), eta J multzoan Argentinak neuketa guztiak irabazita itxi du lehen fasea, Jordania menderatuta (1-3).
Thomas Tuchelen taldeak Panama menderatu du, Jude Bellinghamek eta Harry Kanek bigarren zatian sartutako golei esker. Bayerneko aurrelariak 11 gol egin ditu Munduko Txapelketetan, eta Ingalaterrako historiako golegile nagusia izan da txapelketan. Galdu arren, Panamak sentsazio onak utzi ditu, eta azken unera arte lehiatu da.
Kroaziak L multzoko bigarren postuan bukatu du, Ghana 2-1 garaituta. Nikola Vlasicek aurreratu du Europako taldea, baina afrikarrek bigarren zatian berdindu dute markagailua. Azkenean, Vlasicen burukada batek eman die garaipena kroaziarrei.
K multzoan, Kolonbiak titulua eskuratzeko bere hautagaitza berretsi du Portugalen aurka nagusitasunez jokatuz. Hegoamerikarrek joko kontrolatu eta abagune argiak izan dituzte, baina ez dute golik egin. Berdinketari esker, Kolonbiak lider bukatu du, eta Portugal postu deserosoan sailkatu da.
Kongoko Errepublika Demokratikoak, berriz, markagailua irauli du Uzbekistanen aurka (3-1), Afrikako taldeak erreakzionatzen jakin baitu galtzen hasi ondoren.
Argentinak, bere aldetik, multzoen fase ezin hobea itxi du. Munduko txapeldunak 1-3 irabazi dio Jordaniari, eta Lionel Messik historia egin du berriro. Argentinako kapitainak 19. gola sartu du Munduko Txapelketetan, txapelketako golegile nagusi gisa errekorra handituz.
J multzoak ere berdinketa bat utzi du, Aljeriaren eta Austriaren artekoa (3-3). Behin baino gehiagotan sufritu eta erreakzionatu dute bi selekzioek, biak sailkatu dituen emaitza lortu arte: Austria bigarren sailkatu da, eta Aljeria, berriz, hirugarren onenen artean.
Multzoen fasea amaituta, Munduko Txapelketa bere fase erabakigarrian sartu da, hainbat faborito eta maila handiko lehiak izango baitira final-hamaseirenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?