Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bayernek eta Arsenalek etxetik kanpo lehen kolpea eman dute, eta finalerdietara hurbildu dira

Alemaniako txapeldunak azken 25 urtetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta talde ingelesak Sporting talde portugaldarra menden hartru du azken minutuetan (0-1).

Kane-Havertz-cuartos-Champions

Harry Kanek Real Madrili eta Kai Havertzek Sporting Portugali sartutako golen ospakizunak. Argazkia: EFE / EITBKirolak

Bayern Munich Txapeldunen Ligako finalerdietara hurbildu da astearte honetan Real Madrili irabazita, Santiago Bernabeun, final-laurdenetako joaneko partidan (1-2).

Alemaniako txapeldunak abantaila hartu du atsedenaldiaren atarian, 41. minutuan, Luis Diaz kolonbiarraren golarekin, eta bigarren zatiaren hasieran, Harry Kanek, area ertzetik egindako jaurtiketa batekin, bigarrena egin du.

Vincent Kompanyk entrenatutako taldeak, Michael Olise erabakigarri batekin, hobeto ulertu du neurketa mota, eta azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun. Hala ere, bizirik utzi du 15 aldiz Europako txapeldun izan den talde zuria. Arbeloaren taldeak partida txarra egin ez duen arren, ezin konta ahala aldiz egin du topo Manuel Neuer atezain alemaniarrarekin. Merituzko bederatzi geldiketa egin ditu Bayerngo atezainak.

Aurelien Tchouameni frantziarrak txartel horia ikusi du eta ezin izango du itzuliko partida jokatu, apirilaren 15ean, asteazkenean, Munichen.

Bestalde, Arsenalek Sporting Portugal gainditu du (0-1) Jose Alvalade futbol-zelaian, Kai Havertzek azken hatsean sartutako golari esker. Horrek abantaila eman die ingelesei datorren asteazkenean Emirates Stadiumen jokatuko den itzuliko norgehiagokari begira.

Arsenalen aulkiaren sakontasuna erabakigarria izan da Mikel Artetaren mutilek garaipena lortzeko. Gabriel Martinelli eta Kai Havertz jokalarien artean garaipenaren gola egin dute, eta biak partidaren azken zatian berdeguneratu dira. Brasildarrak luzapenean golaren pasea eman alemaniarrari, David Raya atezaina berdinduta mantentzen ari zen kanporaketan abantaila hartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X