Memo Ochoak puntu bat salbatu du Mexikorentzat Poloniaren aurka (0-0)
Mexikok eta Poloniak hutsean berdindu dute Argentinak Saudi Arabiaren aurka galdu ostean (1-2). Sari gutxi nagusitu den Mexikoko selekzioarentzat, nahiz eta Memo' Ochoak penalti bat gelditu dion Lewandowskiri, Bartzelonako aurrelariaren taldeak ez du aukerarik sortu baina gola lortzeko puntuan egon dira.
Mexikok aginte makila eraman du partidaren hasieratik. Sakontasun handiko hegalak, elektrizitatea bi aldeetatik, 'Chucky' Lozano eta Alexis Vegarekin.
Laster sortu dituzte arazoak bi hauek poloniarren aldean. Bosgarren minutua eta Lozanoren erdiraketa bat Vegari heldu zaio, baina ez du ziurtasunez errematatu. Elkarte hori 26. minutuan errepikatu da, baina Vega irten eta Lozano ezkerretara igaro ondoren, lekuak trukatu behar dituztela argi geratu da, hartara, Hirving erabakigarriagoa izan dadin.
Jesus Gallardok baloi irteeran egindako jokaldi txar bat bizkarrez iritsi zaio Edson Alvarezi. Emaitza, Lewandowskiren buruz burukoa, penaltia egin ezean huts egiten ez duen horietakoa. Eta hala izan da. Hector Morenok, Realeko jokalari ohiak, elastikotik heldu eta hanka bat behean zuela zangotrabatu du aurrelaria.
Chris Beath epaile australiarrak ikusi, baina VARretik azterketa egitera deitu dute. Aukera ezin hobea izan da 58. minutuan Lewandowskik munduko txapelketetan zuen lehortea hausteko -lau partidatan golik ez, asteartekoaren ondoren-, baina Memo Ochoarekin egin du topo, bere bosgarren mundialarekin historia egiten. Atezainak jaurtiketaren norabidea asmatu du, ezkerrean, eta heroi bihurtu da.
Ochoak penaltia salbatzean, partidako gidoia ez zen aldatu. Mexikok indarrez erantzun zuen, baina ez zuen asmatu.
Azkenean, Saudi Arabia da multzoko liderra, non festa nazionala ezarri den Leo Messiren Argentinari irabazteagatik. Larunbatean, premiaz beteriko Mexiko-Argentina partida izango da.
Fitxa teknikoa:
0 - Mexiko: Guillermo Ochoa; Jorge Sánchez, César Montes, Héctor Moreno, Jesús Gallardo; Luis Chávez, Edson Álvarez, Héctor Herrera (Rodríguez, 71. min); Hirving Lozano, Henry Martín (Raúl Jiménez, 71. min) eta Alexis Vega (Antuna, 84. min).
0 - Polonia: Szczesny; Cash, Berezynski, Kiwior, Glik, Zalewski (Bielik, 46. min); Krychowiak, Kaminski, Szymanski (Frankowski, 72. min), Zielinski (Milik, 87. min); eta Lewandowski.
Epailea: Chris Beath (Australia). Txartel horiak atera dizkie Jorge Sanchez (28. min) eta Hector Moreno (55. min) mexikarrei. Polonian Frankowski (76. min) zigortu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Gennaro Gattusok Italiako hautatzaile kargua utzi du
Entrenatzaileak agur esan du ez duelako Italiako selekzioa Munduko Txapelketara sailkatzea lortu.
Peio Uralde: “Zalantzarik gabe, ni Realarekin joango naiz"
Hamabost egun falta dira Cartujako final handirako, eta 1987an Realak Atletico Madrilen aurka jokatutako finala ekarri dugu gogora. Peio Uralde Realean zein Atletico Madrilen aritutakoa da, eta ondo gogoan du Zaragozan jokatutako finala. Koltxoneroekin aritu zen orduan.
Italia Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; Bosnia-Herzegovina, Suedia, Turkia, Txekia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Irak sailkatu egin dira
Italiako selekzioak Bosnia-Herzegovinaren aurka galdu du, penaltietan, eta, hirugarren aldiz jarraian, ez du sailkatzea lortu. Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.