Madril, sailkatuta; Celtic kanpoan geratu da
Madrilek final-zortzirenetarako txartela lortu du laugarren jardunaldian, Shakhtarren aurka berdindu ostean, Rüdigerren golari esker. Bere multzoan (F), Celticek final-zortzirenetara sailkatzeko aukera guztiak galdu ditu Leipzigen aurka 0-2 galduta.
E multzoan talde bakar batek ere ez zuen bere etorkizuna ezagutzeko aukerarik jardunaldi honen amaieraren ostean, gauzak horrela, Chelsea multzoko lehen postuan jarri da Milani 0-2 irabazita. Italiarrek 18. minututik bat gutxiagorekin jokatu dute, Tomori kaleratu baitute. Dinamo Zagrebek eta RB Salzburgok ez dute 1-1eko berdinketa gainditu.
Sevillari are gehiago zaildu zaio Txapeldunen Ligan jarraitzea, Borussiaren aurka berdindu ondoren. Kopenhagek puntu bat lortu du Cityren aurka, Guardiolaren mutilek ordubete jokatu dute 10ekin. Sevilla eta Kopenhage berdinduta daude atzetik, eta multzo honetako etorkizunak nahiko argi dirudi.
PSGk eta Benficak, berriz, bana (1-1) berdindu dute penalti banari esker. Juvek, berriz, 2-0 galdu du Maccabiren aurka. Vecchia Signorak porrota jaso du Israelen eta Benfica eta PSG mendean hartu beharko ditu izarren txapelketan lehian jarraitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico, Leverkusen, Bodø/Glimt eta Newcastle, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara
Emaitza altuko markagailuek, Milaneko ezustekoak eta nagusitasunez ebatzitako kanporaketek erabaki dituzte final-zortzirenetarako sailkapenak.
Newcastlek ia erabakita utzi du kanporaketa eta Bodok eta Leverkusenek bereak bideratu dituzte
Ingalaterrako taldeak Qarabag gainditu du etxetik kanpo (1-6), norvegiarrek 3-1 irabazi diote Interri eta talde alemaniarrak 0-2 gainditu du Olinpiakos Grezian. Aitzitik, Brujasek eta Atletico Madrilek 3-3 berdindu dute Belgikan.
Errege Kopako finala apirilaren 18an jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, Cartujan
Espainiako Federazioak iragarri du txapelketako final handia apirilaren 18an jokatuko dutela, eta 21:00etan hasiko dela. Reala edo Athletic final horretan izango dira, eta sailkatzea lortzen duen euskal taldeak Bartzelona edo Atletico Madril izango du aurkari.
Real Madrilek, Borussiak, PSGk eta Galatasarayk play offeko lehen neurketan garaipena lortu dute
Zuriek 0-1 irabazi diote Benficari Portugalen, talde alemaniarrak 2-0 gainditu du Atalanta etxean, Pariseko taldeak Monako menderatu du etxetik kanpo (2-3) eta turkiarrek Juventusen aurkako kanporaketa bideratu dute (5-2).
Atletico Madrilek Bartzelona jipoitu du Kopako finalerdietako joanekoan (4-0), eta oso gertu du finalera sailkatzea
Epaileak baliorik gabe utzi zuen Kataluniako taldeak bigarren zatian egindako gol bat, eta, partida amaitzeko minutu gutxiren faltan, txartel gorria atera zion Eric Garciari, Bartzelonako jokalariak Baenari sarrera gogorra egin ostean.
Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdietako partidaren laburpena
Athleticek eta Realak Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatu dute San Mamesen (0-1). Hemen laburpena.
Padilla: “Aurpegia eman dugu; seguru nago bueltako partida aurrera aterako dugula”
Athleticek galdu egin du Realaren aurka, San Mamesen jokatu den Kopako finalerdietarako joaneko partidan. Behin norgehiagoka amaituta, Padillarekin izan gara, eta azaldu digunez, bueltako partidan egoera irauli eta aukera aprobetxatuko dutelakoan daude jokalariak.
Reala nagusi izan da, eta lehen kolpea eman du San Mamesen (0-1)
Talde txuri-urdinak aurrea hartzeko aukera dezente izan dituu lehen zatian, baina ez du asmatu Padilla Athleticeko jokalari onenaren aurrean. Bigarren zatian, Turrientesek egin du Realaren gola, 62. minutuan.
Horrelakoa izan da Realari garaipena eman dion Turrientesen gola
Errege Kopako joaneko finalerdia jokatu da Athleticen eta Realaren artean, San Mamesen. Gol bat besterik ez dugu ikusi partidan, eta Turrientes izan da protagonista, Realari garaipena eman eta martxoaren 4an Donostian jokatuko den partidarako abantaila lortu baitu.
Zaleek harrera ezin hobea egin diete Athletic eta Realari, San Mamesera bidean zihoazela
Bi taldeetako zaleek azken unea ere baliatu dute jokalariak bultzatzeko; Athleticen autobusak harrera izan du San Mamesen, eta Realarenak hotelean hartu dute.