Argentinak eta Txilek jokatuko dute lehen partida
2020ko Amerika Kopako lehen partida Argentinak eta Txilek jokatuko dute, txapelketari hasiera emateko.
Buenos Airesek hartuko du lehen neurketa hori, ekainaren 12an. Lehiaketako beste anfitrioiak, Kolonbiak, Bogotan jokatuko du, Ekuadorren kontra.
Amerika Kopak 38 partida izango ditu, eta hamabi selekzio arituko dira bertan: Conmeboleko hamarrak eta bi gonbidatuak (Qatar eta Australia).
MULTZOAK
A multzoa: Argentina, Australia, Bolivia, Uruguai, Txile eta Paraguai.
B multzoa: Kolonbia, Brasil, Qatar, Venezuela, Ekuador eta Peru.
EGUTEGIA
A multzoa
Ekainak 12
Argentina – Txile
Ekainak 13
Paraguai – Bolivia
Australia – Uruguai
Ekainak 16
Argentina – Uruguai
Txile – Bolivia
Ekainak 17
Paraguai – Australia
Ekainak 20
Argentina – Paraguai
Ekainak 21
Uruguai – Txile
Ekainak 22
Australia – Bolivia
Ekainak 25
Txile – Paraguai
Ekainak 26
Australia – Argentina
Bolivia – Uruguai
Ekainak 30
Bolivia – Argentina
Uruguai – Paraguai
Txile – Australia
B multzoa
Ekainak 13
Kolonbia – Ekuador
Ekainak 14
Brasil – Venezuela
Peru – Qatar
Ekainak 17
Kolonbia – Venezuela
Ekainak 18
Peru – Brasil
Ekuador – Qatar
Ekainak 21
Kolonbia – Peru
Ekainak 22
Venezuela – Ekuador
Ekainak 23
Brasil – Qatar
Ekainak 27
Brasil – Kolonbia
Ekuador – Peru
Ekainak 28
Qatar – Venezuela
Uztailak 1
Qatar – Kolonbia
Ekuador – Brasil
Venezuela – Peru
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Gennaro Gattusok Italiako hautatzaile kargua utzi du
Entrenatzaileak agur esan du ez duelako Italiako selekzioa Munduko Txapelketara sailkatzea lortu.
Peio Uralde: “Zalantzarik gabe, ni Realarekin joango naiz"
Hamabost egun falta dira Cartujako final handirako, eta 1987an Realak Atletico Madrilen aurka jokatutako finala ekarri dugu gogora. Peio Uralde Realean zein Atletico Madrilen aritutakoa da, eta ondo gogoan du Zaragozan jokatutako finala. Koltxoneroekin aritu zen orduan.
Italia Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; Bosnia-Herzegovina, Suedia, Turkia, Txekia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Irak sailkatu egin dira
Italiako selekzioak Bosnia-Herzegovinaren aurka galdu du, penaltietan, eta, hirugarren aldiz jarraian, ez du sailkatzea lortu. Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.