Alvaro Nuñezek 2030era arte sinatu du Celtarekin
Jokalari bilbotarrak 2030eko ekainaren 30era arte jokatuko du Celtarekin, klubak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Alvaro Nuñez bilbotarrak Celtan jokatuko duela iragarri du Galiziako taldeak astelehen honetan. Hala, Elx utzi, eta 2030eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du.
Nuñez Athletic Clubeko beheko mailetan hezi zen, eta Elxen jokatzen ibili da orain arte. Kontratua urtebete luzatzeko aukera zuen, 25 partida ofizialetara iritsiz gero. Orain arte, 19 zituen jokatuta, guztiak titular gisa, baina azken hiruretan ezin izan zuen jokatu pubalgia baten ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Matias Almeyda kargugabetu du Sevillak
Talde andaluziarra, EA Sports Ligaren 29 jardunaldiren ondoren, jaitsierako postuetatik hiru puntuetara dago. Sevilla Luis Garcia Plaza, Alaveseko entrenatzaile ohiarekin negoziatzen ari dira, entrenatzaile argentinarra ordezkatzeko.
Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.
Realak sendo irabazi Osasunari (3-1)
Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste biak garaipena eman diete txuri-urdinei, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
Alaves-Osasuna partida apirilaren 5era aldatu du La Ligak
Neurketa 21:00etan jokatuko da Mendizorrotzan. Larunbatean, berriz, 14:00etan, Reala-Levante partida jokatuko da eta igandean, hilaren 5ean, 14:00etan, Getafe-Athletic.
Espainiako ligak Retro Jardunaldia egingo du estreinakoz, apirilaren 10etik 13ra
Bi maila profesionaletako taldeetan dabiltzan jokalariak, baita epaileak ere, kamiseta historikoetan oinarritutako elastikoekin zelairatuko dira.
Rayo Vallecano-Real Oviedo partida martxoaren 4an jokatuko da, 19:00etan
Neurketa otsailaren 7an egitekoa zen, baina Vallecaseko futbol zelaia ez zegoen jokatzeko moduan eta atzeratu egin zuten. Partidak jaitsiera ekiditeko lehian eragina izan dezake.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
EA Sports Ligako 28. jardunaldiko Reala-Osasuna derbia martxoaren 15ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Jardunaldi horretan, Alavesek Vila-real jasoko du ostiralean, hilaren 13an, 21:00etan, eta Athleticek Gironaren aurka jokatuko du larunbatean, 14:00etan, etxetik kanpo.
Almeydaren eta epailearen arteko liskarra Sevilla-Alaves partidan
Iosu Galech Apezteguia epaile nafarrak Sevillako entrenatzailea kanporatu du behin eta berriz protesta egiteagatik. Entrenatzaileak ez dio jaramonik egin zelaia uzteko aginduari, eta epaileak 4 minutuz gelditu behar izan du partida, Almeydak azalpenak eskatzeari utzi eta berdegunetik alde egin duen arte.