Bartzelonan ospitaleratuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fran Garagarza, Espanyolen kirol-zuzendari mutrikuarra, egonkor dago, bihotzekoa izan ondoren

Garagarza esna dago, egonkor, eta arriskutik kanpo. Perikitoen kirol-zuzendariaren gertukoek zuhurtzia eta errespetua eskatu dituzte.
Fran Garagarza Eibarren, talde armaginaren kirol-zuzendaria zenean. Irudia: EITB
Fran Garagarza Eibarren, talde armaginaren kirol-zuzendaria zenean. Irudia: EITB

Fran Garagarza Espanyolen kirol-zuzendariak bihotzekoa izan du, baina egonkor dago Bartzelonako ospitale batean, haren inguruko iturriek EFE albiste agentziari jakinaraziĀ  iotenez.

Garagarza esna dago, egonkor, eta arriskutik kanpo. Perikitoen kirol-zuzendariaren ingurukoek zuhurtzia eta errespetua eskatu dituzte.

Oraingoz, pribatutasun arrazoiak direla eta, ez da inolako sendatzeko eperik jakinarazi. Nolanahi ere, Espanyolen kirol-zuzendaria bihotzekoa izan ostean arriskutik kanpo dagoela azpimarratu dute senideek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X