Xabi Alonsok Real Madril zuzenduko du 2028ko ekainera arte
Xabi Alonsok beteko du Carlo Ancelottik Real Madrilen aulkian utzitako lekua. Gipuzkoarrak talde zurian jokatu zuen, eta hango harrobian eman zituen lehen urratsak entrenatzaile modura. Ondoren, Realaren bigarren taldea zuzendu zuen, eta handik Alemania aldera joan zen, Bayer Leverkusen zuzentzera, eta arrakasta handiz gainera.
"Xabi Alonsok Real Madril entrenatuko du datozen hiru denboraldietan, 2025eko ekainaren 1etik 2028ko ekainaren 30era", iragarri du Real Madrilek ohar batean. Ā
Real Madrileko harrobian entrenatzaile lanetan hasi ondoren, 2019. urtean Alonsok Realaren B taldea zuzentzeko ardura hartu zuen, eta handik Bayer Leverkusen zuzentzera joan zen.
2023-2024 denboraldian historia egin zuen Alonsok Alemanian, Bayern Munichek Bundesligan zuen nagusitasuna hautsiz. Ligan partida bakar bat galdu gabe itxi zuen denboraldia.
Horrez gain, Bayer Leverkusenen emandako bi urteetan Alemaniako Kopa eta Superkopa irabazi zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeakĀ 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Barcelona-Osasuna partida abenduaren 13an jokatuko da 18:30etan eta Alaves-R. Madril partida 14ean 21:00etan
EA Sports Ligako 16. Jardunaldia abenduaren 12an hasiko da Realaren eta Gironaren arteko partidarekin, eta abenduaren 15ean amaituko da Rayo Vallecano eta Betisen arteko partidarekin.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Fran Garagarza, Espanyolen kirol-zuzendari mutrikuarra, egonkor dago, bihotzekoa izan ondoren
Garagarza esna dago, egonkor, eta arriskutik kanpo. Perikitoen kirol-zuzendariaren gertukoek zuhurtzia eta errespetua eskatu dituzte.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Jose Manuel Ochotorena hil da, atezain ohi eta prestatzaile hernaniarra
Hernanin jaio zen 1961ean, Ochotorena Real Madrilen hezi zen atezain gisa, eta han egin zuen debuta lehen mailan, 1982an. Bi urte geroago, lehen taldeko atezaina zen.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Real Madril-Bartzelona (2-1): golak, polemika eta jokaldirik onenak
Etxeko taldearen golak Mbappek eta Bellinghamek egin dituzte; bisitariena, berriz, Ferminek.
Ligak bertan behera utzi du Miamin jokatzekoa zen Vila-real - Bartzelona norgehiagoka
Espainiako Futbolarien Elkartea (AFE) pozik agertu da neurketa bertan behera geratu delako, "futbolariek hitz egiten dakiten tokian duten indarra erakutsi dutelako: futbol-zelaian".