LaLigak lehen bi jardunaldietako ordutegiak iragarri ditu
Santander LaLigak jakitera eman ditu jada 2020-2021 denboraldiko lehen bi jardunaldietako ordutegiak.
Irailaren 11an, gaueko 21:00etan, Granada - Athletic partidarekin emango zaio hasiera hurrengo denboraldiari, halere, hainbat partidek ez dute oraindik ordutegirik Europako txapelketetan parte hartu dutelako.
Lehen jardunaldia
Irailak 11, ostirala
21.00 Granada-Athletic
Irailak 12, larunbata
16.00 Eibar-Celta
21.00 Cadiz-Osasuna
Irailak 13, igandea
16.00 Valladolid-Reala
18.30 Vila-real-Huesca
21.00 Valentzia-Levante
Irailak 14, astelehena
21.00 Alaves-Betis
Atzeratuta: Atletico-Sevilla, Barcelona-Elx eta Real Madril-Getafe.
Bigarren jardunaldia
Irailak 18, ostirala
21.00 Getafe-Osasuna
Irailak 19, larunbata
16.00 Vila-real-Eibar
21.00 Celta-Valentzia
Irailak 20, igandea
16.00 Huesca-Cadiz
18.30 Granada-Alaves
21.00 Reala-Real Madril
Irailak 21, astelehena
21.00 Betis-Valladolid
Atzeratutas: Athletic-Bartzelona, Levante-Atléetico eta Sevilla-Elx.
Zure interesekoa izan daiteke
Alaves-Athletic derbia maiatzaren 2an jokatuko da, 18:30ean
Alavesen eta Athleticen arteko euskal derbia maiatzaren 2an jokatuko da, larunbatean, Mendizorrotzan. Realak, bestalde, Sevillaren aurka jokatuko du maiatzaren 4an. Osasunari dagokionez, Bartzelonaren aurka jokatuko duen partida oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko den.
Penaltiek puntuak banatu dituzte Alavesen eta Osasunaren artean (2-2)
Puntu banaketak, ordea, ez dio gehiegi balio bietako inori, gorritxoak Europatik aldentzen baititu, eta babazorroak jaitsieraren arriskuan mantendu.
Athletic–Osasuna euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan
Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, asteartean, San Mamesen, eta Real Madrilek Deportivo Alaves hartuko du. Hurrengo egunean, Realak Getaferen aurka jokatuko du Anoetan.
Matias Almeyda kargugabetu du Sevillak
Talde andaluziarra, EA Sports Ligaren 29 jardunaldiren ondoren, jaitsierako postuetatik hiru puntuetara dago. Sevilla Luis Garcia Plaza, Alaveseko entrenatzaile ohiarekin negoziatzen ari dira, entrenatzaile argentinarra ordezkatzeko.
Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.
Realak sendo irabazi Osasunari (3-1)
Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste biak garaipena eman diete txuri-urdinei, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
Alaves-Osasuna partida apirilaren 5era aldatu du La Ligak
Neurketa 21:00etan jokatuko da Mendizorrotzan. Larunbatean, berriz, 14:00etan, Reala-Levante partida jokatuko da eta igandean, hilaren 5ean, 14:00etan, Getafe-Athletic.
Espainiako ligak Retro Jardunaldia egingo du estreinakoz, apirilaren 10etik 13ra
Bi maila profesionaletako taldeetan dabiltzan jokalariak, baita epaileak ere, kamiseta historikoetan oinarritutako elastikoekin zelairatuko dira.
Rayo Vallecano-Real Oviedo partida martxoaren 4an jokatuko da, 19:00etan
Neurketa otsailaren 7an egitekoa zen, baina Vallecaseko futbol zelaia ez zegoen jokatzeko moduan eta atzeratu egin zuten. Partidak jaitsiera ekiditeko lehian eragina izan dezake.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".