Hamar jokalariz osatutako multzoetan entrenatu ahalko dute talde profesionalek
Estatuko futbol talde profesionalak, Lehen eta Bigarren Mailetakoak, hamar jokalarik osatutako multzoetan entrenatzen hasiko dira astelehenetik, astebetez banakako lansaioak egin ostean.
Espainiako Gobernuak, COVD-19 koronabirusaren pandemiaren deseskalatzearen 2 fasean, liga profesionalak itzultzea baimenduko duela iragarri du, beti ere pandemiaren bilakaera ona bada. Komunikatu baten bidez egin du, eta bertan adierazi du, "entrenamendu totalak" baimenduko dituela taldekako kiroletan, non taldekideekin batera entrenatzea ezinbestekoa den.
Gainera, oraindik 0 fasean dauden lurraldeetako taldeentzat murrizketak leunduko ditu; hau da, Madrilgo erkidegoko Bartzelonako eta Gaztela eta Leongo taldeek ere multzokako entrenamenduak egin ahalko dituzte. Hauek dira 0 fasean dauden erkidego edo probintzietako Lehen eta Bigarren Mailetako taldeak: Bartzelona, Real Madril, Getafe, Atletico Madril, Valladolid, Leganes, Espanyol, Mirandes, Alcorcon, Rayo Vallecano, Fuenlabrada eta Numantzia.
Lan-taldeak 'estankoak' izan beharko dira, zelai ezberdinetan edo talde bakoitzak zelai erdi baten lan egingo du, ezingo dute materiala partekatu, euren artean ez da kontakturik egongo, eta lan-talde bakoitzaren iritsieren artean gutxienez 15 minutu igaro beharko dira.
Osasun agintariek ezarritako neurriak betetzen jarraitu beharko dute jokalariek, pertsonen arteko bi metroko distantzia mantenduz, eta kontaktu fisikoa saihestuz. Entrenamenduak txandaka egin beharko dira, eta instalazioak duen edukieraren % 30 gainditzen eragotzi beharko da, segurtasun distantziak gordetzea bermatzeko.
Lansaioetan beharrezkoak diren teknikariak egon ahalko dira, hauek ere osasun agintariek ezarritako neurriak errespetatu beharko dituztelarik, eta neurri horiek betez aldagelak erabili ahalko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".
EA Sports Ligako 28. jardunaldiko Reala-Osasuna derbia martxoaren 15ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Jardunaldi horretan, Alavesek Vila-real jasoko du ostiralean, hilaren 13an, 21:00etan, eta Athleticek Gironaren aurka jokatuko du larunbatean, 14:00etan, etxetik kanpo.
Almeydaren eta epailearen arteko liskarra Sevilla-Alaves partidan
Iosu Galech Apezteguia epaile nafarrak Sevillako entrenatzailea kanporatu du behin eta berriz protesta egiteagatik. Entrenatzaileak ez dio jaramonik egin zelaia uzteko aginduari, eta epaileak 4 minutuz gelditu behar izan du partida, Almeydak azalpenak eskatzeari utzi eta berdegunetik alde egin duen arte.
Alvaro Nuñezek 2030era arte sinatu du Celtarekin
Jokalari bilbotarrak 2030eko ekainaren 30era arte jokatuko du Celtarekin, klubak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Ruiz de Galarretaren eta Guedesen bi gol ikusgarrik puntu banaketa ekarri dute San Mameseko derbian (1-1)
Reala 37. minutuan aurreratu da, Gonçalo Guedesen jaurtiketa bikain baten bidez, eta Athleticek 88.ean berdindu du, Iñigo Ruiz de Galarretak egindako jokaldi oso polit batean. 83. minutuan, epaileak Brais kanporatu du, eta derbian Wesleyk debuta egin du Realarekin.
Euskal taldeen neurketen ordutegiak EA Sports Ligako 21. jardunaldian
Osasunak eta Athleticek urtarrilaren 24an, larunbatean, jokatuko dituzte ligako norgehiagokak, eta Realak eta Alavesek 25ean, igandean.
Berriatua, Jagoba Arrasate eta Jon Ansotegi lehen mailako entrenatzaileez harro
2.000 biztanleko herri honetakoa ezohiko kasua da, bere herritarren artean lehen mailako bi entrenatzaile baititu. Jagoba Arrasateri Jon Ansotegi gehitu zaio aste honetan, eta, gainera, koadrila berekoak dira.
Oviedok Luis Carrion kargutik kendu du, Sevillako jipoiaren ondoren
Carrion urrian itzuli zen Oviedora, Veljko Paunovicen ordez.
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeak 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.